inprimatu
Joxe Juakiñ
Izenburua:
Joxe Juakiñ
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
4-5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Joxe Juakiñ

 

Iraola, Victoriano

 

 Zeiñ dan pelotariyau

 nere ustietan,

 denok ezagututzen

 degu urtietan.

 Ibarran jayua da

 onlako umia,

 lenaz deitzen ziyoten

 Paskualen semia.

 Luzeko sakalari

 esku gogorduna,

 pozikan artzen zuten

 onlako laguna:

 sei ontzako pelota

 sakatzen luzian,

 noiz nai sartzen zubela

 aidian losian.

 Errebotian ere

 etzan egoten lo,

 ongi irabaziyak

 ditu zenbait chalo;

 saketik lautatik bat

 antzuben pikara,

 errestalariyari

 sartubaz ikara.

 Orain jokatutzen du

 guantez eta chestoz,

 blekan, irabaztera

 baldin ta bazatoz,

 ez etorri partida

 ustian oztuta,

 nai ez badezu jira

 boltsatik ustuta.

 Onra aundikua da,

 pelotan beti fiñ,

 ez da iñoiz dirutan

 saldu Jose Juakiñ.

 Iñori ezer kendu

 gabetanik, orra,

 au da plaza denetan

 pelotako onta.

 Gazte pelotariyen

 kontra oraindikan,

 blekan jokatutzen du

 guztiz gogotikan.

 Chit ederki dakizu

 Jose Juakiñ zarra,

 gaztiari pelotan

 moztutzen bizarra.

 Zure onran deitzen det

 gogo onarekiñ,

 biba euskaldun zarra,

 biba Jose Juakiñ.

 


inprimatu