inprimatu
Jose Maria Zubia, (Mari) bere miragarri baten oroitza
Izenburua:
Jose Maria Zubia, (Mari) bere miragarri baten oroitza
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
29-30

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Jose Mari Zubia, (Mari) bere miragarri baten oroitza

 

Iraola, V.

 

 ¡Non dira gizon jakintsu aien

 indar sendoak ¡non dira!

 gogoratzian negar malkoak

 saltatzen zaizkit begira;

 nik baneukake menderatua

 ¡oh! nik Erato-ren lira,

 ¡zer pozik! Mari, ateratuko

 zinduzkian gaur argira.

 

 Eskatzen diot aingeruari,

 eskaka nago zerura,

 argi apur bat sar dizatela

 gaur nere pentsamentura;

 atozte fama zabaltzalleak

 egan nere ingurura,

 denak batean kanta dezagun

 zein zan gizon aundi ura.

 

 Odoi beltz pisu bildugarriak

 chimist zorrotzen su-garrak,

 beren azpitik ikaraz datoz

 itsasoco deadarrak;

 urikalduen autsi larriak,

 legorrekoen negarrak

 laburtzen ditu beso sendoak

 eta biotzen indarrak.

 

 Chalupa chiki argal batian

 ausarkiz ziran atera,

 Mari gidari zuela presaz

 urikalduen bidera:

 "¡ara analak urian-zion-

 "arraun da geazen aurrera,

 "itsaso arro indartsuari

 "anai geriak kentzera."

 

 Itsas golpeak puzkatu bear.

 chalupa menderatuta,

 ala zijoan anaien billa

 itsasopean sartuta;

 olatuari desafioka

 odol guziak saruta...

 ikusi utzak jartzen zituen

 ille muturrak zut-zuta.

 

 Palo zatitu erbalan edo

 ol puzka bati eutziak,

 olatu zakar irakiñetan

 jestu zebiltzan guziak:

 itsas goititu orrolaria

 turmoi naztuan aiziak...

 ¡oh! zer trantzetik kentzen zituen

 zenbait gizonen biziak.

 

 Baña egun bat ¡oh! ¡zer eguna!

 triste sartzen zait gogora,

 itsaso puzkak arkaitz gañetik

 saltatzen zuten chit gora,

 olatu batek ontan chalupa

 jo ta botarik ondora,

 ¡oh! zer agudo galduen billa

 Mari irten zan kanpora.

 

 Urezko mendii nabarbenduak

 golpez alkarren furian ,

 legoi indartzu saurien gisa

 orroaz beren aurrian;

 "¡ara gizonak-zion-itotsen

 "¡ara gaisoak urian!

 "¡boga mutillak ¡boga korajez!

 "denak atera artian."

 

 Itsas-egazti mokoluziak

 chilioz denak gosiak,

 egalka ziran beren gañean

 kendu bearrez begiak;

 olatuaren zurrunbulluak

 uzten zituen gordiak,

 ziruritela eskutatuak

 betiko beldurgabiak.

 

 Itsaso eta alza zorrotzak

 ala ziraden indartu,

 beren bultzadan arkaitzak ere

 nai zituztela urratu;

 olatu batek istante artan

 bertan zituen ondatu

 eta... ¡ah! Mari gisarajoa

 etzan geiago agertu.

 

 Biotz aundiko kantauritarra

 beldurgarria urian,

 euskaldun onak biotz barrenen

 gaur daukatena gordian;

 anai azkoren salbatzallea,

 beti laguntzen urpian,

 arkitu zuen arte obia

 itsasoaren erdian.

 

 Beti urpean, beti laguntzen

 ziran bere zorionak,

 zenbait alditan eldu ta kentzen

 itsasoari gizonak;

 famak, berriro zabaltzazute

 orain urrutira zonak,

 bada sari au merezia du

 ori egiten zuenak.

 


inprimatu