inprimatu
Jose Franzisko Aizkibel jakintsuari
Izenburua:
Jose Franzisko Aizkibel jakintsuari
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
157.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jose Franzisko Aizkibel jakintsuari

 

Iraola, Victoriano

 

 (Azkoitia-ko  euskal jai-aldietan sarituba)

 

 ¿Entzun dezute euskal zaleak

 zer leyal eta indarrez,

 kantatzen zuten antziñakoak

 itsasoan da legorrez?

 ¡a! nik goititu albanezake

 gure izkuntza ederrez,

 nola zerua alaitutzen dan

 gau illunean izarrez,

 argiratuko nuke pozikan

 naiz baliyorik izan ez

 

 ¿Baña nik nola kantanezake

 gitar nekatu gasua,

 arkitzen bada kordel geyenak

 saltatu eta chartua?

 ekaitzak jotzan duen lorea.

 bezala dago galdua,

 izandu zana denboren batez

 euskaldun askok neurtua...

 gaur arkitzen da auts estaliya

 eta basterreratua.

 

 Bere libruen osto ederrak:

 zabaldu dira mill aldiz,

 kalean eta baserrichoan

 beti otsaera garbiz;

 izkuntz atsegiñ au barrenduaz

 amoriyo ta gozaldiz,

 zabaltzen dala euskal pechuan

 guztizko naitasun aundiz,

 nola lorea zabaldutzen dan

 eguzkiyaren ziargiz.

 

 Orrechengatik aingeruchoak

 entzuten dute zerutik,

 erakutziyaz buru politak

 leyo urdiñen chulotik,

 eguzkiyare odoi guziyak

 urratu eta goi goitik,

 alfiltzen zuen bere arpegi

 ederra danen gsñetik,

 euskaldun aundi asko jakiñ au

 zein zan esagutz atik.

 

 Jose Franzisko Aizkibel jauna

 zeruratu zan izena,

 euskal lurrean mirarituaz

 izendatutzen dutena;

 ¿eta nola ez? Azkoitiyako

 seme jakintsu zuzena,

 lur onengatik bere asnasa

 laister galduko zuzana,

 ¿nola ez jaso goya jo arte

 semerik argitsuena?

 

 ¿Zeñek ezditu begiz ezarri

 beraren joi "Iztegiya",

 non ikusten dan erdera eta

 euskera jator garbiya?

 "Euskal-esangi" antziñakoak

 guztiz egoki jarriya,

 euskaldunaren "Itzen-jayotza"

 lantegi miragarriya,

 jaun onen luma baliyosotik

 argiratua guziya.

 

 Urte askuan euskera lantzen

 bizitu zana Toledon,

 kanta zar zarrak diyen dezela

 etzana beti lo egon;

 ¿non izandu da beste seme bat

 esan, esantzazute, non?

 nik beste gizon argitsu bati

 kontatzen aditu niyon,

 etzekiyela izandu zanik

 beste alako bat iñon.

 

 ¿Eta non utzi alchatu gabe

 non "Testamentu berriya"

 dierritarren izkeratikan

 euskarara itzuliya?

 "lurlantzen" ere aditua zan

 nola dan nekazariya,

 liburu eta beste eskribu

 argiyetan ikasiya,

 izanik onla beartzuaren

 ongille maitagarriya.

 


inprimatu