Irakurgai chiki bat beste batek moldatuba
Iraola, Victoriano
I.
Gozotasunak pozturik dana
esaten niyon.-Gaur arratsean
sartu beardet izar laztana,
isil isilik baratz zurean.
-Etzaitezela joan; iņork nere
onraren dudik izan ez dezan;
ni ez naiz joango lenago ere
ongi dakizu zer nizun esan.
Au entzun niyon, eta segiran
despedituaz gogo charrean,
aingeru arrak eranzun ziran
farrez bezala.-Bigar artean.
II.
Gaba zegoan ederra, nola
berri-onaren mandatariya;
edoiyetatik bidatzen zala
illargi zabal geldi geldiya.
Modu onetan erri gaņera
zabaltzen zuen argitasuna,
beiņ tristura ta beiņ alegera,
itzala eta ongitasuna.
Naitasun fiņa guztizko zoro
barrenduba zan biyotz nerera,
eta bidatu nintzan gozoro,
maite nuenen baratz aldera.
Laister arkitu nintzan urrean
iņork ikusten ezninduela,
eta barrendu salto batean,
piztiyak sartzen diran bezela.
ŋBaņa zertako joan nintzan ara
jakiņik izar berriya lotan
egongo zala? ŋBaņa zertara,
laztanchoa ez arkitzekotan?
...........................
An ikusten da bizitegiya.
Arzulocho bat gorde gordean
berak daukala, eta jarriya
erramu eta lore tartean.
An ikusten da erdi-erdiyan
osto berdeaz ingurutua,
chit majestade eder aundiyan
nere kutunen erretratua.
Marmol zuriyan! Baņa egitņa
erozeiņ arritzeko moduan,
Lan eder ura bera zan diņa
irabazteko famak munduan.
Onlako arrats berdiņ gabian
ikusten dira jiran ostoak,
bere arpegi legun garbian
egiten itzal gustatzekoak
Aize biguņen bultzadachoak
zerbait mugitzen diruriyela,
eta erraiņu arpegikoak
farrez jarritzen balu bezela,
Miragarrizko mugira aiyek
ganbiatuaz punturo ala,
duda gaberik bazirudien
egiyetako tarchoa zala.
Nik ezdakit zer gertatzen zan an;
baņa begira nagoanean,
farrez bezela abiyatzen zan
neri begira jartzen zanean.
Amoriyuak sutuba dana,
esan niyon nik berari ontan:
-ŋUtzi nai nazu izar laztana.
muņ bat ematen abochu ontan?
Amets on arrek nasturik ala
nola segiran penaz sufritzez,
uste nuben ai! egiņ zirala
oju aundi bat esanez-Ezetz.
BEgiratuz neronen jiran
eta galdurik gozo guziya
boza un batek eranzun ziran
baiyetz eder bat garbi garbiya.
Illargiaren argi ubela
odoi beltz batek itzilirikan
gelditu ziran lenaz bezela
baratz zaroiyak illundurikan:
Billatu nairik marmol arriya
musututzeko ezpaincho otzak,
beste gauza bat gustagarriya
sentitu zuen nere biyotzak.-
Ontan barriro zabaldurikan
Illargi eder aren argiya,
ikusi nuen chokaturikan
gauza bat ongi arrigarriya:
Echeko morroi mutur-zabala
neri begira farrez lertutzen
an azaldu zan, ta ari zala
presaz bezela galtzak lotutzen.