inprimatu
Goizian goiz
Izenburua:
Goizian goiz
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
186

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Goizian goiz

 

Iraola, Victoriano

 

 -Onen goiz jaikitzia

 eta onlako maiz

 Pello, sinista nazu

 oso chokatzen naiz.

 ¡Egon albaniteke

 ni zure moduban,

 luze luze etzanta

 beste bi orduban,

 ez nuke, ez, galduko

 zuk daukazun era,

 ¡zeñek ni oyetikan

 orduban atera!

 Baña esan zadazu:

 ¿zeren kuzkuzian

 jaikitzen zerade zu

 orrela goizian,

 eman baña lenago

 egunak argiya?

 -Ara bada, esango

 dizut gaur egiya,

 eta geiago egon

 gabetanik dudan,

 jaikitzen naiz zerebait

 billatutzen dedan.

 -¡A! demontre chanchillu.

 ¡A! lukainkatzarra!

 puskatzia merezi

 zenduke bizkarra,

 eta bigaldutzia

 aguro oyera,

 ortarako jaikita

 etorri bazera.

 ¿Zer arkitu biezu

 diabruz josiya,

 galdu biar dubena

 ezpada jaikiya?

 


inprimatu