inprimatu
Gertatuba!
Izenburua:
Gertatuba!
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
560

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gertatuba!

 

Iraola, V.

 

 -Dimas, zer diabru da

 Pasatzen zaizuna,

 irukitzeko orren

 Kopeta illuna?

 ¡Onelakorik azko

 Ez nuben ez, uste...

 ¿Aginduba ukatu

 Egiñ aldizute?

 Baña, oraiñ datorkit

 Gauza bat gogori,

 ¿Gaur etziñan joateko

 Kochian kanpora?

 Bai, bai, eta uste det

 Zala Zarautza...

 ¿Ori da zure pena

 Ez joana aruntza?

 -Ez da diyozunetan

 Orlakorik ezer,

 Isill zaitia eta

 Jakingo dezu zer.

 ¡Misteriyua alda

 Egotia estu!

 ¡Ez dirate bada ¡¡oh!!

 Erlejuba ostu?

 -¡Eta ori dalako

 Zaude orren charra?

 Ez altzera oroitzen

 Esaera zarra?

 ¿Nai dozu kontatzia

 Nola esaten dan?

 Ara; "Nola etorri

 Ala juan Mari Jaun".

 


inprimatu