Gertatu berriya
Iraola, V.
Zortzi bat egun izango dira
bulebarrian neguala,
gizon jakintsu buru aundi bat
ez bere ustez makala
izketan zait, egiñaz onla
bere doayaren gala.
Ezta geyago euri tanto bat
sinista nezakiala;
zeru altuko iturri danak
-diyo-agortu dirala,
misteriyu au liburu zarrak
erabakiya daukala,
eta ezdakit zembat patata
kontata zizkiran ala.
Nik tontu onek sinisturikan
danak egiyak zirala,
¡zer egiten det, Jesus neria
berak barkatu nazala!
echera juan da artzen det nor
guardasol urdiñ zabala,
pensaturikan geyago arren
biarrikan eznuala,
eta leyotik zapla kalera,
an bota det beriala,
len esan detan zazpi pestako
guardasol urdiñ zabala,
Ikusirikan oraiñ euriya
gogoz egiten dubela,
gizon jakintsu buru aundiyak
engañatu nindubela,
eta geroztik beraren faltan
ondo bastitzen naizela.
Ura ekartzen diran arentzat
nere partetik berela,
biyotzetikan desio diyot
gaurtik izan ditezala,
iru erleju eletrikuak
zuzen dabiltzan bezela,
ero kalian pintatu diran
kalbariyuak bestela.