Euskaldun jatorra
Iraola, V.
I
Indartsu zure begiyetatik
Saltatutzen da chingarka sua,
Indar gogorroz dardaratzen da
Ukakilduta zure eskua:
Lantzaz presta ta beldur gaberik
Igarotzeko mendi goitzua,
¿Zer da gaur emen gertatzen dana?
¿Nora zuaz zu orren sutua?
¿Ez aldakizu bearra dala
Bostortzekoa zelai landetan?
Zu gabetanik belardi charra
Sortuko dala ibar aietan?
¡Eta lajarik zure echeko
Gaishoak negar samintsuetan!...
¡Zer gertatzen da! Jesus maitea
¿Nora zuaz zu modu orretan?
Zure eskuak botatuzen du
Urrun aitzurra ordoiturikan,
Artuaz ziñez bere trukadan
Lantza luze bat zorrozturikan,
¿Itzultzen zera jaiot erriko
Jalas gozotsu ederretikan?
¡Leial tristea! ¿Zuk zer echera
Bilduko dezu gerretatikan?
Biurtu zazu begiratua
Bizkar aldera izuz beterik,
Ikusitzeko zure laztana
Lurreratua penak botarik:
¡Kupi zaitea! ¡entzun zayozu!
Ez du deseo ezer besterik:
Ez da zerutik jaishten beretzat
Zoriontasun gozoagorik:
¡Nekazariya! ¿Zer gorroto da
Zure pechuan orla piztutzen?
¿Zer pentsamentu illunak zaitu
Naskidatu ta orla sututzen?
¿Zu joan ezkero dana galtzea
Dala ezdezu ¡arren! ikusten?...
¡Zuaz laisterka! ez bazerade
Malko oetaz kupiratutzen.
¿Eta etzera konturatuko
Choriyak ere, eske daudela
Beren izkeran osto tartetik
Erregutuaz etzuazela?
¿Zuaz utzirik arkaitz beltzeko
Lore basoti ura bezela?
¡Nekazariya! mintxa zaitea
Nora zuazen zu-gar orrela.
"-Atzerrikoak mugak autsi ta
Igaro dira gure lurrean,
Eta ausardiz datoz aurrera
Suarmatuak soñu gerrean;
Sorterriarren deia sartu zait
Aiñ bizi eta aiñ indarrean,
Sutu nai ditut etsai gaiztoak
Jaiot-erritz bota artean.
II
¡Ara! balaren chistu biziyak;
¡Ara! sutunpean tunpadakoak;
Erituaren antsi larriyak,
Laguntza eske gizarajoak.
¿Ikusten? ¡orra! azken agurka
Pulunpatuaz odol putzuan;
¡Ara! etsayak bikudatuka
Landetan eta mendi goitsuan.
Erauntzi nayan gure Erriya
Lapurtu eta sutzeko dana,
Nola katamotz orrolariya
Saltatutzen dan basauntzagaña.
¡Ai! eskudatu gabeko izarrak
Eta aingeru gaitzik gabeak...
¡Igarotzera gure ibarrak;
Danak lirake burniz paseak
Kupira gabe, danak segiran
Garaitzallien umill oinpean,
Nola loreak makurtzen diran
Ekaitz gogorrak zatitutzean.
Oñeztatuaz echeak gero.
Urruindurikan lege santuak,
Aiñ gorrotoz ta aiñ gaiztakiro
Lurreratu ta arrastatuak.
¡O! sorterriyen maitaerak dit
Indartu eta sutzen biyotza;
Bero oroit zak bakar bakarrik
Zabadutzen nau pechuan poza.
Eta sututzen bere pozean
Apurtutzeko etsai goitiya,
Nola austen dan arkaitz beltzean
Itsaso arro orrolariya,
Igesko dira izuz beteak
Gelditzen bada iñor zutika;
Nola itzulzen dan basaurdea
Eiz-zakurraren zaunketatikan.
.............................
¡Baña menturaz egiten bada
Etsaya, gure lurraren jabe,
Milla bider ill obeago da
Ez gero bizi onrarik gabe!
III
Neregatikan asko egindu
Aita zar leial prestu maiteak,
Zor aundi bat det irozotzeko
Onoretzuen azken urteak.
Baña biyotza naiz penak bota
Jaiot-echea onla uzteak;
Gaitzik gabeko aingeruchoak
Negar malkotan ikusitzeak.
Jolas gozoak, ordu legunak,
Choriyen deyak oroitutzeak...
¡Ez da egite miraritsua
Fedea piztu eta sutzeak,
Zeña ordaintzea duen mugetan
Dicha labur bat; irabazteak!...
Ez dakit pozak edo damuak
Nere begiyak malkoz beteak
Illuntzen dira, arrats beltzean
Nola izarrak diran gordeak.
Ugeraldiya ekaitz gaiztora
Golpez bezala saltatutzeak;
Aize bultzadak bere bidean
Arbol igarra zatitutzeak;
Nere burua naskidatzen du
Jaiot erriko mugak austeak
Baña albotik lagunduko nau
Jaunak gordetzen nere usteak.
¡Ama nerea! ez egiñ negar
Eskatzen dizu zure semeak,
Barrenkoi antsi triste orrekin
Negartzen dira zar ta umeak.
¡Ama! ez esan-arren, aur abek
Sarri dirala aita gabeak;
¡Ama ez galdu esperantzikan!
¡Ez geyagotu atsekabeak...!
¡Aita! musutzen laja nazazu.
Mancha gabeko urdiñ illeak;
Azken laztan bai; eman bear dit
Nere betiko ongigilleak.
¡Estutu aita! biyotz berean!
¡Atozte aur ta anai nereak;
Atozte nere pechu larrira
Zorionaren ekartzalleak.
¡Onla!... bai, ongi arrimatuak!
¡Berriz!... ¡geiago!... nere jabeak
¡Estutu!... ¡berriz!... eziñ nezake
Abek dirade azken tristeak.
Abek dirade gozoz botarik
Gero aztutzen diran nekeak.
Beren besoak zabaldutzean
Libertadea eta pakeak.