inprimatu
Mendian galdu direneri
Izenburua:
Mendian galdu direneri
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
550.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendian galdu direnei

 

Xalbador

 

 -I-

 

 Gauza triste bat publikatzeko kantatzerat naiz abian;

 horra zer berri zabaldu zaukun berriki Eskual-herrian:

 laguntza faltak berekin duen panramenaren erdian,

 hiru gizonak beren bizia galdu dutela mendian.

 

 -II-

 

 Etziren gure arrazakoak mendian galdu diranak,

 Jainko Jaunaren bixtan ordea anaiak girade denak;

 kolorez beltzak izana gatik, heiek ere ama banak,

 bertzek bezala sofriturikan, mundu huntarat emanak.

 

 -III-

 

 Afrikatikan hunat zatozin, eginik bide luzea;

 ezin jasana zuketen nunbait herriko ezin bertzea;

 beren bizia hobetu nahiz, gosez ta hotzez hiltzea;

 bas'ihiziek gorenaz dute holako heriotzea!

 

 -IV-

 

 Diru zutano laguntzaileak bazituzten ene ustez,

 bainan zonbaiten karitatea egiten da diru hutsez;

 hartarik kanpo axola guti bertzen arima gorputzez;

 gauza horrek nau orroitarazten Judasez eta Jesusez.

 

 -V-

 

 Ezin bertzea berekin dauka betitik herri pobreak,

 kanpo jendea tirriatzen du bizi modu bat hobeak;

 haren ondotik zabiltzalarik, hil dira dohakabeak...

 Ai! Ezpeletan aurten nolako primaderako loreak!

 

 -VI-

 

 Bas'ihiziak gerizatzeko badute lege bipilik;

 keietan zonbait ihiztatzeko ez du gizonak pegilik;

 eta jendeak norbaiten faltaz mendian goseak hilik...

 Lege horien sustatzailleak gelditu dira ixilik.

 

 -VII-

 

 Boteretsuak ilargiraino igan zauzkigun orduan,

 nehoiz bezanbat injustizia ikusten dugu munduan:

 batzu dirutan emokatuak, gako guziak eskuan,

 eta bertzeak ogia galez biziaren irriskuan.

 

 -VIII-

 

 Dirua deno gure nagusi, ikusiren da holako:

 aberatsentzat ateak zabal, hersi pobrearendako;

 iduditzen zaut, gizona bada errepotxurik gabeko,

 bidea libro behar lukela nahi lekurak joaiteko.

 

 -IX-

 

 Arrotz horiek horrela hiltzen ikusiz gure artean,

 nolaz eduki ginezake guk kontzientzia bakean?

 Orroit gaitezen, atsalde batez, Galbarioko mendian,

 gu guzientzat hil zela Jesus, kurutze baten gainean.

 

 -X-

 

 Jesus maitea, otoitzez nago kurutzearen oienetan,

 ixuri duzun odol saindua ez dadila debaldetan;

 gure lurrean hil zure haurrak harzkizu, otoi, besotan,

 arraza besex eta mugarik ez den erresuma hortan!

 


inprimatu