Esamiñetako sariya
Iraola, V.
Nik badakit arrazoiz
kejatzen naizela;
nik badakit mutillak
kulpik ezdubela;
baizikan gizon zital
batek ditubela,
eta petralkeri bat
egiñ diratela.
Zu ezbaziñan izan
nerekiñ orrela,
zital mengatzallia,
charra ta ustela,
¿nork eramango ziyon
sariya bestela?
¿Diyozu naizelako
ni gizon zitala,
esamiñetan ura,
saritu etzala?
Jakin zazu chit gaizki
jolasten zerala
eta zuk aña pena
neronek derala,
mutilla ez irtena
desio bezela.
¿Nola uste dezu zuk
burubartan ¡nola!
itz bi sartzia gatik
eraso niyola?
Baña, ikusirikan
nai arren iñola,
golpeka ere sartzen
¡ai! etzitzayola,
galdetu niyon gauza
chit erres bat onla:
¿Okendo zer izantzan?
eta beriala.
jakintsu baten gisa
egiñikan gala
eta diyo: -¡Frailia
izanduba zala!!
¡Eta zer! ¿Gizon ura
etzan izan ala?
|