inprimatu
Churruka Trafalgar-en
Izenburua:
Churruka Trafalgar-en
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
82.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Churruka Trafalgar-en

 

Iraola, V.

 

 Zorigaiztoko egun batian

 Kadiztik ziran atera,

 ontzi senduak geldi geldiro

 itsas urdiñ zabalera;

 aize terralak bela zuriyak

 bultziaz ipar aldera,

 ¡ala joan ziran beldurgabiak!

 ¿ala etsayen beldurgabiak!

 ¡ala etsayen aldera!

 

 Oroi gabeko zeru urdiña;

 inguru alai garbiyak,

 zarri ziradan itsas barrenen

 aurrez ontzi gidariyak;

 koraje biziz alkar galtzera

 amorratutzen guziyak,

 jo ta an bertan ondatzoraño

 gizonak eta ontziyak

 

 Zeruba eta itsas zabala

 biyak eztalirik kotan

 ¿zer gertatu zan ¡Jesus laztana!

 ¿zer zan urruti ayetan?

 sutunpak gogor danbetakoka,

 ontzi aundi bat garretan,

 bestia berriz karraskotzaka

 urperatutzen puzketan

 

 Aize chistuak, chimist dardarak,

 soñu aundiko turmoyak.

 asarretuta oso bezturik

 ler egin nayian goyak;

 milla puzketan erori-nayan

 zeru altutik odoyak...

 zorrotz gudatzen ziran alare

 gure lurreko legoyak.

 

 Jo ta paratu zituzben

 olatu ta aiziak

 guriak eta gurekin ziran

 prantzes lagunen ontziyak;

 paluen puzkak goitikan beera,

 kaskuak zuloz josiyak,

 orla zebiltzan guriak eta

 orla ingelsa guziyak

 

 Nelson zutela danaren buru

 beldurgarrizko sarrera,

 egiñik joan zan indar askoren

 arrokeriyaz aurrera;

 baña ontzi bat ¡Churruka buru!

 irtenik bere bidera,

 etsi arrua estu jura zan

 lengo bidian ostera.

 

 Sutori baten modu berian

 ikusten ziraden sarri,

 ontzi guzoyak alkar puzkatzen

 zeren  gogor ziran ari;

 sutunak sutzen lertu biarrez

 balak tiraka alkarri,

 denak nai zuten erriyen onra

 ¡denak chit altuban jarri!

 

 Sututzen ziran koraje biziz

 zorrozki nola gogotik,

 erasoaz ta eskutatuaz

 indartsu biyotz guzitik

 sua ta kia zurrunbilluan

 goratu arren nasirik

 aizkoraz danak ertzatu nayan

 salta nai zuten ontzitik

 

 Gero... ¡a! gero ezkutatuak

 ke lodi beltzen azpiyan,

 ziruritela purrukatuta

 ¡a! ondatubak urpian:;

 baña berriro edoi azpitik

 azaldu ziradenian,

 ¡zer erasoak! ¡zer burruketak!

 erortzen ziran artian

 

 Sei ontzi etsai lodien kontra

 indartsu gudatutzen zan

 bakarrik San Juan Nepucono

 laja zuena zer esan

 baña geyag o izanda ere

 ¿nola gidatuko etzan

 ontzi artako legoi gogorren

 gidari Churruka bazan?

 

 Eskerretikan eskubitara

 rau jiratuta atzian,

 denak Churruka, gizon azkar au

 ¡denak zatitu nayian;

 ¡eritu zuten! baña sarturik

 barrika iriñ batian,

 -ziyon- Au ezda ezer ta segi

 sutzen mentzutu artian

 

 ¿Zertan gudaritzen ziran añ estu?

 ¿zertan alako larriya

 etsai guziyak ala sutzeko

 ontzi bakar gudariya

 indar guziyak batera juaz

 irabasteko gloriya...

 ¡zer gerrariyak! eziñ mentzatu

 ¡seyak! Churruken ontziya

 

 ikusirikan eziñ zutela

 ezer gaindurik atera,

 sutunpen abo guziyak jarri

 zizkaten leku batera;

 ¡ill zan Churruka... ontziya  berriz

 zuloz josiya urpera...

 ordun jachi zuten altuban

 arro egon zan bandera

 

 Gibraltar-era eraman zuten

 ontzi guziya puzketan,

 berritu eta erakuzteko

 onroso ango uretan

 geroo kamaran ate buruant

 eta urrezko letretan,

 jarri ziyoten Churruka zeren

 auzarkia zan gudetan

 

 Miragarrizko errezpetuan

 euskaldun aren izena;

 zeren ondoren onratua zan

 ala merezi zuena;

 ontzi kamara ikustatzera

 sartu nai bazan, aurrena,

 burutzij jarri asitzen zuten

 gero sartzeko barrena

 

 Churruka umant aren izena

 indartsu leku danetan,

 famaren otzak zabaldu ziran

 presaka urrutiyetan;

 kontatu ere ezkribatzalle

 denak bera kondairetan,

 Españiako glori andi.bat

 zala itsas gizonetan.

 


inprimatu