inprimatu
Bai e?
Izenburua:
Bai e?
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
95.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bai e?

 

V.

 

 Denda chiki batian

 toki illunian,

 mirabe bat sartu da

 lengo egunian,

 jarro churi batekiñ

 askotan bezela,

 kuartillu esne

 biar zitubela.

 Dendariyak charruba

 eskuan artuta,

 eta mostradorian

 azpiyan sartuta,

 ontziya bete diyo

 ark uste zuenez,

 iru kuartillubakiñ

 punturaño esnez.

 Pagatuta irten da

 neskacha atera,

 ia zer eman ziyon

 nonbait ikustera

 ta chokaturik diyo

 -¡Zu, -dendariyari-

 ¿zer esne da zuk eman

 dirazuna neri?

 -¿Zer da?

 -¡Zer izango da

 diyo- beriala

 ¿ezdezu ikusitzen

 ur garbiya dala?

 -¡Jesus biyotzekua!

 esnia botatzia

 aztu egin zaigu.

 


inprimatu