inprimatu
Arzai-jolasa
Izenburua:
Arzai-jolasa
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
529-532

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arzai-jolasa

 

Iraola, Victoriano

 

 Gozozko penak ara argira arzai birenak,

 Rufino eta Martina dira horen izenak,

 bai, kanta bear ditut oranchen keja eztiyak,

 bai, kanta bear ditut beraren kontu guztiyak.

 Ardiak ere arretu aundiz umill gaisoak,

 entzutan zeuden amore kontu aztutakoak:

 entzun izazu beraren ordu argi illunak,

 entzun izazu arzaichoaren kantu leganak...

 Eguzkiaren jira guzitik argi luziak,

 ongiro aundiz jaizten ziraden bizi biziak,

 eta Rufino etzanda aritz baten oñean,

 oroitz aundiko mendicho berde baten gañean,

 presaz pasiaz aldumenetik pauso ariñez,

 chit ur garbia, bide guzian zoñu egiñez,

 eta ur aren mur mur soñura ziñez esanaz,

 modu onetan arrazoitzen zan kejak emanaz...

 

 RUFINO.

 

 -Marmola baña gogorragoa nere kejari,

 eta pechuan erretzen nauen su biziari;

 elurra baña izoztuago zaude guzia:

 ¡iltzen naukazu, eta beldur det, beldur bizia:

 ¿zu gabetandik, zeru argia, zer daukat gero?

 ¿zertarako naiz, zertarako zuk laja ezkero?

 ¡O! chit lotsa naiz iñork onela ikusitzea

 zure gandikan orren gorrotoz gelditutzea...

 Eguzkiaren ari sutuak zabaldutzean

 mendietan da, ibarchoan da esnatutzean

 chori-egazti, animaliak eta jendea

 alai paseaz tontor altuak, ibar berdea

 eta egalka aize garbian chori libreak...

 sinizta nazu isurtzen zaizkit malko aleak.

 Eta zu nere bizi tristeaz oso azturik,

 agertu bage zercho bat ere sentimenturik;

 zuregatikan nere Martina nua iltzera,

 eta nigatik apur bat ere kupi etzera:

 zu zera nere fede ederra galdu dezuna,

 baña zu zera fede on ori zor dirazuna,

 ¡Oh Jesus ona!, esan zadazu, esan zergatik

 ikusten dezun ezkero zeru altu ortatik;

 ¿zertan aur oni zerbait gaztigu bigaldu gabe

 zaude, izanik zu lur ontako guzien jabe?...

 Zuregatikan gerizdun saroi eder berdea.

 zure gatikan mendi altuko bakardadea,

 gustatzen zaizkit baratz alaiak eta basoak;

 zuregatikan arbol tantaiak, aize gozoak,

 lili zuria, krabeliñ eder gorri-gorria

 eta gañera deseo nuben udaberria.

 Baña ¡o! nola arkitzen ninzan leialtadean

 zure pechuan zer gordetzen zan jakingabean.

 Arkumechoak kupidaz daude neri begira:

 arri gogorrak bigundu eta zatitzen dira:

 arbolak ere diruditela makur antzean,

 eta entzuten nauten choriak kantatutzean

 errukituaz, jarri naute ¡o! berak kontaan

 nere iltzea nola dioten beren kantuan.

 Zure pechua besterentzako bada gordea,

 utziko ditut baratz alaiak; saroi berdea;

 utziko ditut ardi umillak, arbol aundiak,

 eta aserik negar malkotan penaz begiak,

 laizter joango naiz zuregandikan urrutiara:

 laizter joango naiz ontzi batean Amerikara.

 

 MARTINA.

 

 -¡Zer esan dezu azken itz ortan ¡Jesus laztana!:

 ¡zer buruzbide gaizto zartu da gaur zuregana!

 ¡urez ontzian, urez urruti joan nai dezula,

 ¡arren! orlako lanikan pensa ez dezazula:

 urian joanak badira lenaz galduak nozki

 zure bi anai, ¿eta aiekin ez dezu azki?...

 Baso saroian entzun dizkizut keja biziak,

 entzun izazu pechu leialen egi guziak.

 ¡O! chit urruti izan da ere beti aurrean,

 beti nerekin, beti lotu ta zauzkat gordean:

 ¿nola isildu nola estali gaur nere poza

 zuregatikan senti banuen eri biotza?

 eta miñ arren indar gogorrak uste gabean,

 geldi geldirik zartu ninduen iya lur bean.

 Chiribistatzen duen modura matsa gozoak

 zerurañoko zumar tantaien adar osoak:

 arek itsasten duena baña ere geiago.

 zauzka ¡o! nere biotz zamurrak laztanduago.

 Muga gabeko landacho ontan erakutsiaz

 nuitasun ona, eta beldurren kejak utziaz

 biziko gera, ardichoari ño ño deituaz

 eta artalde eder mardula pozkidatuaz.

 Gañera berriz aukeratuaz sagar umoak,

 udare bigun, matsa gorrien bere sumoak

 chori chikiak pirripipika kantu legunez,

 aritz lodien gereitz azpitik aiek entzunez.

 Zigorcho batez laso artetsu mallaz egiña

 arrapatzeko zozo jalea, erbi ariña,

 egazti gaizto chari chikien arraparia

 eta iztingor begi zorrozdun egaalaria.

 ¿Baña zergatik arkitzen ziñan aiñ izutua

 jakiñik zugan senti detala pechu sutua?

 ¿Ez altzerade oroitzen nola chiki chikitan,

 igotzen ziñan inchaur gañera neregatikan

 eta lurretik aiek bildu ta nola jatera

 igotzen giñan arkaitcho altu baten gañera?

 ¿Nor goratzen zan gingak biltzera arbol aundira?

 ¿nork ekarritzen zizkidan gero magal garbira?

 eta azkenez ¿nor irteten zan nere bidera

 usai gozozko loracho sortak eskeiñitzera?

 .........................................

 Chanchetan ere entzuin orduko ¡Amerikara!

 zillar bizien gizan zartzen zait beldur ikara.

 ¿Zenbat dirade aberastu ta beren errira

 eun, berreun, millatik zenbat biurtu dira?

 bat edo beste mirari batez azaldutzea

 zerbait fortunaz, ¿ori da dana? ¡zer izatea!

 Ara bultzatu artean beti aginde onak,

 zillar nai ezik baleude gizan ekarri zonak,

 eta ibarrak, eta saroiak, eta basoak,

 danak utzi ta joaten dirade gizarajoak.

 ¿Zer egin dute ara joandako zure lagunak?

 ¿non gorde dira ustes berentzat zeuden fortunak?

 ¡urrutietan adizkide bat albuan gabe

 orla galdutzen dira Rufino ¡bost doakabe!

 Kontatzen ditu frankotan Pello Arizpekoak:

 kontatzen ditu Indi aietan pasatakoak:

 entzun zaizkazu, entzun Pellori, ango transeak,

 eta dardara zartuko dizu oroitutzeak.

 Ikusten dira (dionez) baso gaizki landuak,

 landa gorriak, eguzkiaren suak galduak:

 arbol bat gabe, azken bageko kanpo luzeak

 eta frankotan ito bearrez susko aizeak.

 ¿Eta Rufino, anaien kartaz oroi etzera

 urrikarriak nola nai zuen bere echera

 laizter biurtu, ikusirikan ango bizia

 esanaz zala loteki zuri bat izatea?

 Ni baldin nanaiz benez benetan zure maitea

 biotzetikan eskatzen dizut geldi zaitea.

 

 RUFINO.

 

 -Bai milla bider, zu zera nere laztan gozoa

 eta zurekin igaroka det bizi osoa.

 Beti nerekin biziko zera kejarik gabe,

 Ni izango naiz betiko zure biotzen jabe,

 Zumar altuen azpi berdeak, gereitz jartzean

 eta ardiak gereitz artara alderatzean,

 zuk kontatuko dituzu gure arkumechoak,

 Zuk kontatuko dituzu zenbat diran gaisoak.

 Iturriaren otsa geldiak ta suabeak,

 egaztichoak, chori berritsu jabe gabeak,

 entzunaz beren kabtacho garbi polit legunak,

 aiek izango dirade beti gure lagunak:

 aiek bezela biziko gera,izar laztana

 aiek bezela igarotuaz bizitza dana.

 


inprimatu