inprimatu
Arrantzan
Izenburua:
Arrantzan
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
86

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrantzan

 

Iraola, Victoriano

 

 Zurriola gañetik

 iñoiz artsaldetan,

 gizon erareko bat

 ordu osuetan,

 kanabel luze luze

 batekiñ arrapazan,

 iguzkitan kiskaltzen

 gogoz aritzen zan,

 dantzatubaz gora ta

 bera kanabela,

 organoko aspuen

 kirtena bezela.

 Etzuben arrapatzen

 korkoi bat beñere,

 nolakuak ziraden

 ikusteko ere.

 Orra egun batian

 non detan ikusten,

 etziyola beitikan

 amubari jartzen,

 eta kupiraz niyon

 esan beriala,

 ¿nola nai du arraya

 achitzia orla,

 naiz kalatu or beko

 arroketatikan,

 ez badiyo jarritzen

 amuban beitikan?-

 zeñek eranzun zidan

 aditu baña len.

 -Aizazu, garbi, garbi

 jokatzen da emen;

 ez det nai esatia

 neri sekuletan

 achitzen ditutala

 arrayak mauletan;

 pikatu nai dubena

 dijuala billa,

 eta nai ez dubena

 or konpon derilla.

 


inprimatu