inprimatu
Arrantzalea
Izenburua:
Arrantzalea
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1903
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
854.zk.
Orrialdea:
3

Arrantzalia

 

Iraola, Victoriano

 

 Nere ume, ume zoragarriya

 Jachi zaite itsas bazterrera.

 Biyotz bigun eriyen kantachuak

 Ichiltasun ontan entzutera.

 

 Batelchuan biyak eseri eta

 Naitasunez bakar bakarrian,

 Nere antsi amoriyoz betiak

 Sartutzeko zure biyotzian.

 

 Gau illunak zerua estaltzen du

 Itsasoak ezdauka mugirik,

 Aize bigun epela soseguan

 Dena dago, dena zori-ongiz.

 

 Ytsasora irteten naizenean

 Goizian goiz nere batelchuan,

 Beti zaitut imajiņa bezela

 Eramaten gordia kolkuan.

 

 Biyak joango gera gozaldi batez

 Bogatuaz itsas barrenera,

 Aize ariņ gozotsuen soņuan

 Naitasunen penak kantatzera.

 

 Zuretzako arrapatuko ditut

 Milla arrai chiki politenak;

 Gero ayek sartu ondorian

 Zutaz dira guztatuko denak.

 

 Jakin zazun amoriyua nola

 Senti detan biyotz shamurrian,

 Eskeņiko dizut juramentua

 Itsas eder urdiņ zabalian.

 

 Batelchuan urruti joango gera

 Baga kiskur urdiņak pasiaz,

 Alchatzen dan afar arro zuriya

 Agurtu ta atzian lajiaz.

 

 Ur aundiyak etzaitu izutuko

 Ezta ere aize indartsuak,

 Ikustian zure begi zabalak

 Bihurtuko dira gozotsuak.

 

 Erregintzat otsondetudo zaitu

 Ugumarrak kantu eztituan,

 Itsastarrak zerura goitituaz

 Zorionez pozezko ojuan.

 

 Atozkit ai! atozkit batelera

 Iarren otoz! Ąatoz beriala!

 Illargiya disdiatzen ari da

 Illun zeguen itsaso zabala.

 

 Aize bigun onak bultzatzen ditu

 Bagachuak nere batelera,

 ĄAtoz laister! ume zoragarriya

 Bihotz ill au konsolatutzera.

 


inprimatu