inprimatu
Ama eta aurra
Izenburua:
Ama eta aurra
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
Orrialdea:
369

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama eta aurra

 

Iraola, V.

 

 Nere izar ederra,

 nere begi urdiñ,

 ¿zenbat llo llo dezu gaur

 artzaldian egiñ?

 ¡zer kontentu esnatu

 zeraden, ¡laztana!

 atoz ziazkachotik

 amachoren gaua.

 ta kika politak

 non diran, ikusi!

 ¿ez aldizkirazu nai

 kikak erakutzi?

 Ara saltoka toto

 enfadagarriya,

 miliskatu nai dizu

 Noblek arpegia.

 Kendu ari ortikan:

 au zakur petrala,

 ¿ez dek ikusten aurra

 izutzen dekala?

 Chacha, ekarri zazu

 aurraren ninia,

 ¿ez dozu aitzen ezke

 dagola umia?

 ¿Mañak? ¿nork egin dizu?

 ¡onek! u, u, chacha.

 bota maite chistuba

 emateko sa sa,

 Kokollo artuko du

 ta mama gosua,

 ¿nork jarri du negarrez

 gure aur gaisua?...

 Begira zer pichia

 detan zuretzako,

 maja, maja jantzi ta

 apapa juateko;

 begira zer zintacho

 churi ta gorriak,

 eta nik ekarriko

 papata berriyak.

 Denak jantziko ditu

 nere zoramenak

 zergatikan horiak

 diran naka denak.

 Chachan emango diyo

 patela ta papa,

 eta eramangodu

 gañera apapa.

 Eta egingo diyo

 aurrak amachori,

 eskucho politakiñ

 adi, adi, adi

 


inprimatu