Lagun arte hau heriotzeak
Aire, Ferdinand
1
Lagun arte hau heriotzeak
nola deraukun bipildu,
orroitzapen horrek behar gaitu
lagun guziak umildu.
Errexilekin gu zonbat aldiz
ginen batetarat heldu!
Ta gure xori errexinoleta
betikotz zauku ixildu!
2
Jaun horrek ongi ibili zuen
Jainkoak eman dohaina,
gogo argia zeraukan eta
araberako mingaina.
gainait lur hunk iretsi behar
ber-hunen baitan eraina,
beretzat hartu duen Jainkoak
aman bezauku ordaina
3
Esperantza gabeak bezala
ez gaitezela erabil,
hemen gelditzen girenentzat da
heriotzea hoin bipil!
Joan denak aldiz ongi zakien
noizbait behar zuela hil,
gu ere laster hor gaituzketzu,
ikusi ale, Errexil!