Alanbratzekorik
Iraola, Vitoriano
Alanbratzekorik
guretzat nork du,
nork du, nork du.
Famaren otsak goititutzen du
merezi duben erriya,
zeru chiki bat dirudiyena,
ala da gustagarriya;
lengoko zarra chukun chukuna
eder alaya berriya,
etzaigu penik beņere juango
lenago ez etorriya.
Begi urdiņ bat begira dago
algaraz leyo batetik,
beste belcharan tentatzallia
cheletan berriz bestetik;
zoramen abek maite ditugu
biyotzen erdi erditik,
ez gera juango oyek laja ta
geiago Donostiyatik.