inprimatu
Primadera edo udabarriya
Izenburua:
Primadera edo udabarriya
Sinadura:
Iraola
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1162.zk.
Orrialdea:
4

Primadera edo udaberriya

 

Yraola

 

 1

 

 Udaberriya alaya dator usai ederrezko lorez,

 Bere aizecho bigun gozoak jantziyaz milla kolorez;

 Chori chikiyak jina biraka arbol, lar punthan balorez;

 Noh diraden ezin egonak eta jostalluak berez,

 Pozez kantuan agertzen dute udaberriya amorez.

 

 2

 

 Elur jelatu gattantzen dana luzaro mendi altuan...

 Aize indartzu arbol senduen satilariya basuan.

 Biyak itzulka ezkutatutzen dirade bildur moduan;

 Ondoren odoi nabar nagiyak aldendu eta orduan,

 Dizdiatzen du argi biziyak zeruko erdin puruan.

 

 3

 

 Urrutitikan bihuntzen ditu enada egalariyak,

 Chori kashko belch pechu churiyak kontentu udaberriyak;

 Arin pasiaz borda, basuak; ariñ pasiaz mendiyak;

 Bide zuzenez billatutzera lengo ostatu utziyak,

 Eta tellatu egal ertzean antolatzera kabiak.

 

 4

 

 Atozte dama gazte ederrak; atozte laster aitzera,

 Chori chikiyak nola bi galtzen dituzten kantak aizera;

 Atozte mende inozentien usai gozoak artzera;

 Atozte loraz estalitako likura dun baratzera.

 Udaberriyen edertasunak zer diren estimatzera.

 

 5

 

 Altchatzen dira arros ederrak; pensamentu, krabeliñak,

 Goizeko intzak uriztatuak, liriyo eta jazmiñak;

 Millaka dira lora politak churi gorri ta urdiñak,

 Urre autzekin koloretuak michirrikacho fin fiñak

 ETa gañera chori shanko me luma kizkur dun artiñak.

 

 6

 

 Nola berari guztatzen zayon leku aztu bakarrian,

 Ala landatzen da bioleta baratzaren basterrian;

 Usai gozua zabaldutzen da urrutira indarrian

 Eta añ lora modestiya da non bere osto tartian,

 Lotzaz bezela ezkutatuba bizitzen dena gordian.

 

 7

 

 Mendi gañetik gozabeterik itzalpechuan gaudela,

 Andik arranu abillen gisa, andik nai degun bezela,

 Ikusiko da artzai mutilla artldiakin daguela;

 Errekachua ura shegaran irristatutzen dubela

 Eta zeruba itsasuakiñ batuba diruriyela.

 

 8

 

 Mushika masall gorri urtsuak kanapan udare gozoak,

 Aize ariñak bere pasadan gogoz lastandutakuak;

 Marrubi bigun urjuiyuak masti alde aundikuak,

 Ginga anpolai gizen gizenak guziyak koutuz landuak

 Eta gañera lurrindutako sagar ederki onduak.

 

 9

 

 Yllun aurrian chori leyala gordetzen bere kabiyan

 Ikusiko nola zeraban izarrak arratz garbiyan;

 Andik eren illargi ubel laguntzallien argiyan

 Azalduko da ziargituaz bere mugira geldiyan,

 Paketzu eta sosegu aundiz ibayen erdi erdiyan.

 

 10

 

 ¿Eta aizecho jostatzailliak menditik edo lurrian,

 Euskal-erriko kanta shamurrak egalaz ekarritzian?

 ¡Negar malkotan lajatzen du bat; ¡negarrez! bere pozian;

 Zeren zeruko kanta gozuak ala entzun bakoitzian,

 ¡Nik estakit zer arren eztiro sartutzen dan biyot zian!!

 

 11

 

 Egun berriya argitzerako erramupetik shoshuak;

 Errechinolak lizar gañetik kanta eztitzu gozoak,

 Igarotuaz ibarrik ibar, haratzak, bordak, basuak,

 Ayek entzun da jaikiko dira urrutikuak auzuak

 ¡Eta zer pozez joango zaizkaten! ¡zer pozez! ordu osuak.

 

 12

 

 ¡Udaberriya!... ¡konparatzeko ezer ere ezdezuna!

 Negu beltzaren gaiztakeriyak gozatzen dakizuna;

 Zuk zabaldutzen dezu aizecho osasungarri leguna

 Arratz atsegin izarreztua, atsegiñago eguna...

 ¡nork lezakian bizi guziko izan oralko laguna!!

 


inprimatu