inprimatu
Xabier'ko Prantzisko Deunari
Izenburua:
Xabier'ko Prantzisko Deunari
Sinadura:
Iraizoz, Polikarpo (Zarranz Bermejo, Agustin; Irisarri, Urtsuya)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
42.zk.
Orrialdea:
88-89

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Xabier'ko Prantzisko Deunari

 

Iraizoz, Polikarpo

 

 Indiako Bidali

 Prantzisko Gurena,

 piztu gure buruan

 zure sinispena

 Oi gogo irabazle

 leyatsuaz azkarra,

 sutu gure barruan

 maitasun sugarra

 

 Bere omen utsalak

 eskaiñiaz munduak

 Ezin izan zinduen

 bere menderatu

 Zure napar biotzak

 beste gisako omenak

 Biotz omenak ditu

 gogotsu billatu

 

 India ta Japon'go

 zelayak zure izerdiz

 Ta odolaz ezatu

 dituzu oparo,

 Ta neke geyagoren

 egarri zera alere

 Orla gogo geyago

 Jauna ganatzeko.

 

 Zer on dakarke mundu

 guzia irabazteak?

 Iñaki'k esan zizun

 bein gazte ziñala,

 Ta iltzeko zeundenean

 diotsu Aingeru batek:

 «Zoritsu da zerua

 erditxi duena.»

 


inprimatu