inprimatu
Usapalak
Izenburua:
Usapalak
Sinadura:
Iraizoz, Polikarpo (Zarranz Bermejo, Agustin; Irisarri, Urtsuya)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
[95].zk.
Orrialdea:
760-761

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Usapalak

 

Iraizoz, Polikarpo

 

 Egun baten Prantzisko

 Sena-aldera zijoan;

 Lagun-urkoen ona

 Dauka beti gogoan,

 Mutil gazte yayo bat

 Topatzen du bidean,

 Usapal bizi asko

 Saltzera zeramatzan:

 Prantziskoren biotza

 Errukiz samurtu zan

 Egazti gaxo aiek

 Loturik ikustean

 Eta zai zegokien

 Zoria oldoztean.

 Alderatu zitzaion

 Mutillari orduan.

 Ta mintzatu zitzaion

 Agur-esan ondoan:

 -«Nora daramazkitzu

 Txori oiek eskuan?»

 -«Senara, diru ordez

 Saltzeko ango zeian,»

 -«Ez egin olakorik,

 Seme, zure bizian;

 Beira zein maitagarri

 Apal txukunak diran;

 Zuk saltzen badituzu

 Sena-erriko zeian,

 Nork erosiko ditu,

 Ta noren eskuetan

 Geldituku ote dira?

 Ai! nork daki? agian

 Gizon gogorren batek

 Erosi ta etxean

 Ilko ditu ta jango

 Erruki gaberikan.

 Tira! ekaizkidatzu

 Neri oiek utsean;

 Jaunak emango dizu

 Saria bere mugan.

 Prantziskoren eskea

 Mutillak entzun zuan;

 Txoriak Santuari

 Eskuratu ziozkan.

 Santuak, alaiturik,

 Irriparra musuan,

 Pozik artu zituen

 Txoriak bere eskuan,

 Loxentxa egin zien,

 Gorde bere altzoan

 Ta maiteki mintzatuz

 Dioste gisa ontan:

 -«Ai! usapal gaxoak,

 Zergatik aldi ontan

 Etzerate erneago

 Ibilli mendietan?

 Zergatik, txori txukun

 Errugabeak, esan,

 Ola jarri zerate

 Gizonen eskuetan?

 Zergatik etziñaten

 Garaiz igesi joan?

 Alaz ere, kuttunak,

 Ez ardurarik izan;

 Nik artzen zaituztet gaur

 Nere gerizapean

 Komentura nerekin

 Bear dezute joan;

 An biziko zerate

 Gure etxe inguruan;

 Etxearen ondoko

 Sasi ta zuaitzetan

 Egingo dizkitzuet

 Kabitxoak aukeran;

 Arroltzeak erron ta

 Gure begi aurrean

 Umeak aterako

 Dituzute berartan.

 Iñork an eztizue

 Egingo kalterikan.»

 Alaxen esan zien

 Ta alaxe gertatu zan;

 Geroztik usapalak

 Ederki egon ziran

 Prantziskoren lagunak

 Zeuden etxe ondoan;

 Etzuten aldegiten,

 Etxe-olloen gisan

 Anaien eskutatik

 Artzen zuten garaian

 Jan-edana; eta antxe

 Gizon aien artean

 Ibiltzen ziran lasai;

 Prantziskok azkenean

 Joateko baimena

 Eman ziotenean,

 Bakoitza bere alde

 Urrundu ziren egan,

 Jainkoa goraipatuz

 Urruka gozoetan.


inprimatu