inprimatu
Jainkoa eta ni
Izenburua:
Jainkoa eta ni
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1281.zk.
Orrialdea:
5

Jainkoa eta ni

 

Aire, Ferdinand

 

 1

 

 Fede haundiko burrason ganik sortu bainmtzan mundura

 Jainko legean hezi ninduten jitean adimendura

 Hein zen beroa denbor'hartako eliz'gizonen kar hura

 Ziotelarik gaizki eginak zeramala ifernura

 Muinetaraino sartu zitzaidan Jaungoikoaren beldurra.

 

 2

 

 Entzuleeri behar diotet heu erran haste-hastetik:

 Errexenera nintzan lerrakor gauza guzien gainetik.

 Ahulezia ere nagusi izan da egundainotik.

 Ukan aholku guzien eta Jainko-beldurraren gatik

 Ez nau ez deusek nehoiz beiratu bekatoros izaitetik.

 

 3

 

 Legeak zion erakaspena hausten nuen guzietan

 Okaztagarri aurkitzen nintzan Jainkoaren begietan

 Nitaz betiko etsi zuela iduritzen baitzitzautan.

 Desgustaturik, damuz betea, egon izan naiz bortzetan

 Ez sorturikan Jainkoaz deusik ez dakiten tokietan.

 

 4

 

 Orduko apez suhar zintzoek halako arak zituzten,

 Etzen maitasun gozo haundirik heien ahotik ixurtzen.

 Heiek Jaunari eman itxurak ari ninduen itsutzen,

 Zeruko edertasunak berak hotz-hotza ninduen uzten

 Gaztiguaren labe garnie baizik ez nuen ikusten.

 

 5

 

 Orai ez dakit, Jauna, zu edo ni aldatu ote naizen,

 Egun etzira ene gogoan lengo itxuran agertzen

 Gertatzen denaz, oi Nagusia, kartsuki zaitut eskertzen

 Gure arteko hoztasun hartaz hasia nintzan aspertzen

 Jainko maitea, ordu zen noizbait lagunak izan gintezen.

 

 6

 

 Zure lagune eginez geroz enetzat ez da nekerik

 Zure behako samurrak eman nau fidantziaz beterik

 IJeusen galderik ez dautzut bade egiten ene baitarik

 Ez gaztigua urrun dezazun ez eta sari eskerik

 Gaurkotz ez dautzut deusik eskatzen amodioaz besterik.

 

 7

 

 Nehoiz bakerik goza gabeko ene gogo bihurria

 Bihotzak edan duen ur onak hil du zure egarria

 Ur on guzien jabeak berak emanikan negurria

 Horra gauza bat amodioak gure bixtan ezarria

 Haren oinetan sortzen zaukula bakearen iturria.


inprimatu