inprimatu
Iainkoaren Ama, nere ama
Izenburua:
Iainkoaren Ama, nere ama
Sinadura:
Iraizoz, Polikarpo (Zarranz Bermejo, Agustin; Irisarri, Urtsuya)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
19
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
83

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iainkoaren Ama, nere ama

 

Urtsuia

 

 Zeren egonen naiz larri ta biotzil?

 au zorion andi ta ezin-errana!

 nik Ama bat badut, Ama txit laztana

 zeru gorenean Iangoari urbil.

 

 Ama orrek beti gogoan marabil,

 begi-belarriak ernerik nigana;

 bai eskua ere, nik bear dudana

 bertan emateko gertu eta zibil.

 

 Ark xukatzen ditu nere, nigar minak

 ta berak estaltzen nere oparinak

 ta berak arintzen nere neken zama.

 

 Aupa beraz, aupa, ene biotz ori!

 etzazula etsi, ex gogo-erori:

 Iankoaren Ama bera dut nik Ama!

 


inprimatu