inprimatu
Fatimako Ave Maria
Izenburua:
Fatimako Ave Maria
Sinadura:
Iraizoz, Polikarpo (Zarranz Bermejo, Agustin; Irisarri, Urtsuya)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
44.zk.
Orrialdea:
311

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Fatimako Ave Maria

 

Urtsuia

 

 1. Zerutik jetxi da Andre Maria,

 Fatima'n agertu argiz jantzia. - Ave, ave, Maria.

 

 2. Iru artzaitxori agertu zaie,

 zeruko herriak eman dizkie. - Ave.

 

 3. «Zeru eta lurren Erregiña naiz,

 Jaunaren aldetik orain jetxi naiz. - Ave.

 

 4. Errukiz beterik nator lurrera,

 zeruko bidea erakustera. - Ave.

 

 5. Pekatuaz ongi damu zaitezte,

 ta bide onera biur zaitezte. -Ave.

 

 6. Ainbeste pekatu egiten baita,

 aserrerik dago zeruko Aita. - Ave.

 

 7. Zenbat kristau diran betiko galtzen,

 infernuko sura zenbat erortzen. - Ave.

 

 8. Sugar aietara: ez joateko,

 utzi bide txarrak bein ta betiko. - Ave.

 

 9. Utzi pekatuak, utzi lenbailen,

 Jaunaren legean ibilli zuzen. - Ave.

 

 10. Errosarioa gogotik esan,

 bakarka, etxean, baita elizan.

 

 11. Maita nere Biotz garbi santua,

 orrek salbatuko baitu mundua.» - Ave.

 


inprimatu