inprimatu
Aur maitagarri
Izenburua:
Aur maitagarri
Sinadura:
Iraizoz, Polikarpo (Zarranz Bermejo, Agustin; Irisarri, Urtsuya)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
168.zk.
Orrialdea:
205

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aur maitagarri

 

Iraizoz, P.

 

 1

 

 Aur maitagarri eder bat

 gaur lurrean da jaio,

 Birjiņa garbiagandik

 guzion onerako.

 Aur ori jaio ezpalitz,

 guziok galdu giņan;

 zerutik lurreratu da

 gu zerura gaitean.

 

 2

 

 Oi au egun zoritsua,

 au egun pozgarria!

 gaur guretzat jaio baita

 Jainkoaren Semea.

 Aur ori zuk sortu dezu,

 oi Maria maitea,

 Birjiņa gelditurikan

 Ama gertatu zera.

 

 3

 

 Eia txar ortan sortu da

 zeruko Eguzkia,

 askan eratzana dago

 Aurtxo zoragarria;

 zerua izar ederrez

 bete duten eskuak

 or daude geldi geldirik

 oialetan bilduak.

 

 4

 

 Aingeruak artzaieri

 berri eman zieten,

 guzien Jaun ta Nausia

 jaio zala Belen-en.

 Berri ori aditzean

 Herode sumindu zen,

 Belen-go Aurtxo guziak

 illarazi zituen.

 

 5

 

 Herode biotzgabea,

 zergatik aiz sumintzen?

 zergatik diok Jesusi

 orren gogor ekiten?

 zergatik aur txiki oiei

 eriotza ematen?

 berdin ik il nai uena

 ez dek ez arrapatzen.

 


inprimatu