inprimatu
Arrats-otoitza
Izenburua:
Arrats-otoitza
Sinadura:
Iraizoz, Polikarpo (Zarranz Bermejo, Agustin; Irisarri, Urtsuya)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
68.zk.
Orrialdea:
322

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrats-otoitza

 

Urtsuya

 

 Kristo, egun argitsua,

 Gaua ondatzen dezuna,

 Argiaren Iragarle,

 Goiko Aitaren dirdira;

 

 Gure etsai gaiztoagandik

 Zaindu gaitzatzu gau ontan,

 Satan'en beldurrik gabe

 Lo-egin dezagun Zugan.

 

 Naiz begiak loak-artu

 Bego biotza esnarik;

 Jauna, eskua iguzu

 Ez dagigun deus okerrik.

 

 Deabrua beti dabil

 Gure arimen ondoan;

 Zain gaitzatzu, Jesus Jauna,

 Bere mendera ez gaitzan.

 

 Zerorren gauzak gera gu,

 Zuk odolaz erosiak;

 Zureak izan nai degu,

 Zu zera gure Jabea.

 

 Betor zure Aingerua

 Zure gauzok gordetzera;

 Betor gure Zaintzalea

 Gu Satan'gandik zaintzera.

 

 Orain bagoaz lotara,

 Jauna, zure izenean;

 Jainko Irubata, zuri

 Ospea menden-mendetan.

 


inprimatu