inprimatu
Ama-semeak
Izenburua:
Ama-semeak
Sinadura:
Iraizoz, Polikarpo (Zarranz Bermejo, Agustin; Irisarri, Urtsuya)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zarrantz, Agustin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
29.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama-semeak

 

Urtsuya

 

 Amak

 

 Oi zein polita, zeinen yayoa,

 Zein pitxia zeran, enetxoa:

 Zure masailak zuri-gorriak,

 Bi iguzki argi zure begiak,

 Arrosa zabaldu bat musua:

 Zuri begira aspertu gaberik

 Guzi au naukazu zoratua:

 Gizasemetan ezta Semerik

 Zu, enetxo ori, bezain ederrik.

 

 Semeak

 

 Oi zein eskertsu, zeinen txukuna,

 Zein eder zeran, Ama kutuna!

 Eztago zugan ogen-kutsurik,

 Ezta zimurrik, ezta naturik,

 Nik bear nuen nere dinako

 Ama garbi bat, bere errayetan

 Gizon egin ta lurreratzeko;

 Zu baizik: eztet emakumetan

 Ortako gai danik, Ama, atzeman.

 


inprimatu