San Migel jaiak
Iparragirre
-1-
Aloņa mendiko aldamenian
Guztiz leku agirian,
Oņati eder an ikusten da
Zelaitxo baten erdian.
-2-
San Migeletan
Ango festatan
Dantzan eta alegrian
Ai zer egunak
Pasa ditugun
Bizkaitarren konpaņian.
-3-
Bargara ta Markiņa
Mondragoi ta Oņati
Gazteri eder fiņa
An bai zala galanki.
-4-
Partidu ederrak jokatzen ziran
Egun aietan Oņati'n
Jokari onak nola ziraden
Onena zein zan nor jakin.
-5-
Batzuek zioten or Bizimodu
Bestiak biba Gereta.
Mutil gogor au askar zebillen
Arrapatzeko pillota.
-6-
Marlaet eta mariņela
Zugari ta Gereta
Aurrian dabillena
Arrimatzeko pareta.
-7-
Mariņela da altu zabal bat
Guztiz jokalari ona
Bizimodu da airosua ta
Atzian ematen du lana.
-8-
Marlaet berriz galai gazte bat
Seguru ta ariņa
Zugarrik aurrean
Ene mutillak! ematen du zeregiņa.
-9-
Bizkain ta probintzian
Daude pelotari onak
Obarik ez Espaņian
Gora, gora Euskaldunak!
-10-
Goierri aldeko jente guzia
Lekaioka ta saltoka
Umore onian mendiak bera,
Oņati'ra lasterka.
-11-
Ai zer egunak nere laguna
Probintzian diran pasatzen
Oraindik ere bai oroitutzian
Beriala naiz poztutzen.
-12-
Nere adiskide maiteak
Dibertitu geranak
Naiago nuke oraindik balitza
Ai San Migel eguna.
-13-
Gora Oņati eder ta zabal
Da bere jende atsegiņa
Kanpotar danok ongi artzeko
Egin dezute alegiņa.
-14-
Erri onetan Alkatia ere
Da leiala ta txit ona
Danok batian esan dezagun
Gora gure Alkate jauna.
-15-
Agur gaztedi ederra
Erri au det-maitatzen
Emendik banua baņa
Biotza emen det gelditzen.
-16-
Milla amorio dedan erritik
Penaturikan juan bear
Nere biotzak egingo luke
Bai orain bertitik negar.
-17-
Txiki eta aundi danoiri Agur
Bai ere errementariak
Adiskideak kristoren legez
Danok gerade anaiak.
-18-
Nere adiskide maiteak
Oiek bai dirade egunak
Aberats de pobriak
Gaur gerade lagunak.
-19-
Plaza eder artan
Ibilliagaitik, dantzan bai jende guzia
Umore ona zan danen artian
Erri guztia pakian.
-20-
Nekatxa ederrak
Agertzen ziran su argien artetikan
Ondoren berriz galai gazteak
Txoraturikan atzian.
-21-
Tanbolin soņu ederrian
Dantza gazte ta zarrak
Zebiltzan umore onian
Pozez goierritarrak.
-22-
Erriko jaunok atera zuen
Illunabarri dantza
Ai zer ederra ta ikusgarria zan
Orduan Oņati'ko plaza.
-23-
Ezin da obeto egin zituben
Euren jirabira dantza aurriak
Ondoren zetozen ondo apaindurik
Oņati'ko dama guztiak.
-24-
Dama aien artian dana zan
Modua ta grazla
Arriturik gelditu zan begira
Jende guztia.