inprimatu
Hazparne herriari
Izenburua:
Hazparne herriari
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
901.zk.
Orrialdea:
3

Hazparne herriari

 

Aire, Ferdinand

 

 1

 

 Zendako debru ari zerate pundu berekilan teman?

 Gaurko egunean behar gintuzke puskat goraxau ereman.

 Zendako debru balio gabe diren solasak guk erran

 Hazparnek merezi duenikan gaur ez baitakogu eman.

 

 2

 

 Bazkal-ondoan gaur izan dira pertsu haitada beroak,

 Eta Hazparnek argi ditzala oraikoak eta geroak.

 Hazparne galtzen ari zaukula hor mintzo dira eroak,

 Ez, ez, Hazparnek oraino bizi ditu eskualdun erreak.

 

 3

 

 Gure Jainkoak manatzen baitu behar denean grazia,

 Eta Hazparne ez du oraino arras debalde utzia.

 Mediku on bat bada ber'ustez haren sendatzen hasia,

 Eta mera-re bere alde du, etxian dauka farmazia.

 

 4

 

 Mattin, ez laike kantatu behar sekulan besten berririk,

 Bertzen bihotzak dauden lekuan uzteko geldi geldirik.

 Otoi Hazparne, zuk erradazu ez duzun kusten argirik?

 Baldin Hazparne itzaitzen bada, eZ dugu Eskual-Herririk.

 

 5

 

 Ene bihotza agertzen badut ez naizazuela gaitzetsi,

 Berroi-ta zazpi urte baditut, egi'erten behar hasi.

 Orai artean debaldekoa izan da ainitz garrasi,

 Gazte maiteak, segi zazue, nehoiz ez zazuela etsi.

 

 6

 

 Zonbaitek berdin erranen dute gu ez garela perestu,

 Erabiltzen, ditugulakotz hal'hulako zonbait jestu.

 Bainan Hazparne maitagarriak hortan hobenikan ez du,

 Idai desberdin izana-gatik, ibil zaizte eskuz esku.

 

 7

 

 Gauz'hau ikusiko balute gure arbaso lehenek:

 Len etzukean holakorikan, zer debru derasa hunek?

 Beren herria zain dezatela han sortu diren gizonek,

 Irririk nehoiz egin ez dezan ifernuan den Satanek.


inprimatu