inprimatu
Gogoetak eta otoitza
Izenburua:
Gogoetak eta otoitza
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
650.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gogoetak eta otoitza

 

Xalbador

 

 I

 

 Jesus kurutzeaz kargaturik zamatzaten egun huntan

 gogoz izan naiz zure ondotik galbarioaren puntan.

 Han ene buruari behatuz hara zer ikusi dutan:

 zu itzatzeko burdin zorrotzak naramatzala eskutan.

 

 II

 

 Aitortzen dut nor zaitudan bainan, aitormen xoila bakarrik,

 zure aski maitatzeko ez du ene bihotzak indarrik.

 Bekatuari estekatua naukate hainbat lotgarrik.

 Deus egin gabe zu beiratzeko kurutze dorpe hortarik.

 

 III

 

 Sortzetikako jaidura txarra da ene hutsen iturri.

 Jainko semea zarenez gero baitakizu denen berri.

 Gizoner gorde izan dut bainan nola gordeko dut zuri?

 Ardurenik zer izaiten duen ene gogoak hazkurri.

 

 IV

 

 Gure aitaren eskuetarik badut kargu bat ukana,

 bertutearen predikatzea gizonen artean barna.

 Alegiazko kartsutasunez egiten dut ene lana.

 Bainan zu, eta ene burua, ezin dezazket engana.

 

 V

 

 Bake hitza ene ezpainetan nork ez ote du entzuna?

 Bainan barnetik etzaut ixiltzen hisiaren oihartzuna.

 Nekeak utzi bertzerendako, enetzat errextasuna.

 Horra hor ene karitatea, horra ene maitasuna.

 

 VI

 

 Norbait ikusten badut ni baino dohatsuago bi mailez

 gizarteari oihuz ari naiz zuzentasunaren galdez.

 Aldiz ene bihotzak funtsezko urrikalmendurikan ez.

 Nik jakinean pairameneta, bizi diren dohakabez.

 


inprimatu