inprimatu
Gizonarentzat hau ez ote da
Izenburua:
Gizonarentzat hau ez ote da
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
777.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gizonarentzat hau ez ote da

 

Xalbador

 

 1)

 

 "Gizonarentzat hau ez ote da

 zinezko nahigabea,

 laster hil bakar duela berak

 egiazki jakitea,

 eta hil baino lehen oraino

 oi, mingainaren moztea...

 Hau derano zerbait nahi dizut

 esan, emazte maitea.

 

 2)

 

 Ikusten dezu zer nahigabe

 ta pena latzak ditutan:

 bizitzeko bi egun bakar ta

 bat aritzeko hizketan.

 Familiaren geroa hortxe

 gelditzen zaizu eskutan;

 zerbait egizu nitaz orroituz

 familia bizitzekotan.

 

 3)

 

 Azken orduan, oi emaztea,

 heldu nitzaizu aldera,

 sendagilea hor heldu baitzait

 oi, mingainaren moztera.

 Nik zuri orai, horra hementxe,

 egingo dizut galdera:

 Beti maitatu zizu etxea,

 herria eta euskara".

 


inprimatu