inprimatu
Gaur, izakera desberdina da
Izenburua:
Gaur, izakera desberdina da
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
666.zk.
Orrialdea:
10

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gaur, izakera desberdina da

 

Xalbador

 

 Gaur, izakera desberdina da

 nola gauetik eguna,

 Baina bakoitzak eraman behar

 Jainkoak eman diguna,

 Nik hori nehoiz ezin dut gorde,

 ene aurpegi iluna,

 Gorputza latza badaukat ere

 bihotza daukat biguna.

 

 Asko alditan atsegingarri

 zuentzat izan beharrez,

 Alaiarena egiten dakit

 maitasunaren indarrez,

 Baina barrua goibeldua maiz

 mundu huntako gaitz txarrez,

 Alai agertzen naizela ere

 bihotza daukat negarrez.

 

 Zuen zorionok pozten nau,

 ni ez naiz gizon bekaiztia,

 Baina barnetik senditzen ditut

 ongia eta gaizkia,

 Ez naiz izar bat, hori badakit,

 ez-eta ere iguzkia,

 Baina horrela har nazazue,

 hori da naizen guzia.

 


inprimatu