inprimatu
Hortzak betunaz garbitu
Izenburua:
Hortzak betunaz garbitu
Sinadura:
Iņarrategi, Felix
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iņarrategi, Felix

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1062.zk.
Orrialdea:
34

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hortzak betunaz garbitu

 

Iņarrategi, Felix

 

 Dudarik gabe hauxe dadukat

 nik egoera traketsa,

 neretzat ez da hemen guztia

 ur barea eta geza,

 haginetako pasta dontzuak

 potean zedukan eza,

 dudarik gabe ez da izango

 lan zikin hauxe erreza,

 betun beltz honek kendu behar al dit

 haginetako kariesa? (bis)

 

 Hau baino askoz handiagoak

 ez dira asko entzunak,

 hagin garbitzen tan hauxe egin

 behar dit orain betunak,

 dudarik gabe gelditzen zaizkit

 hagin txuriak ilunak,

 probarikan ez egin entzule

 ta hemen zaudeten lagunak,

 betun beltz horrek ez ditu uzten

 hagin txuriak txukunak. (bis).

 


inprimatu