Miñdun...
Iñarra, Migel Antonio
Begira geunden aldakaitz, mardul zenbait alboan,
Usu alere, zedakartzien abadar bati,
Begira geunden, ¡zer isirua! lirañ, egoki,
Gazte aziya Arbide-tako basa-soroan.
Udaberriko zelai-larien asmazioak,
Egiten ziran, ¿nola ura ikus ezkero?
Zer uda ona, zer udazkena, genion, gero...
¡Zer beste, baño, gure Jaunaren pensarioak!
Isill gaudezen; gure Jainkoa, zure gogoa
Beñepeñarean bedeinkatua izan dedilla,
Entzunik gaude zure naiaren aztarn-ezkilla...
Askida: iguzu, gure biotza berdiñagoa.
Zure eskuan utzitzen degu, guzti-guztia:
Zegiguzuna ken izandu nai baldiñ badezu,
Ordañatzeko almena berdiñ gelditzen zaitzu
Ta onen zaiguna, egingo-uzula daukagu ustia.