Gipuzkoari omencho bat
Iñarra, Miguel Antonio
Ezerk mundura begiratuta
Poztu badu Jaungoikoa,
Poztuerazi ura duena,
Izandu da Gipuzkoa.
Ala dala au ezta dudarik,
Naiz Napolestarrak esan
Zeruan dala leyo bakarra
Ta ura ango gañean.
Bada onara begiratzen du,
Eta obra da señale,
Ikusi naizik ezpagerade
Ichutu ta egon zale.
Ez beste leku obeetan ere,
Ez Napolesen ezikan,
Ezta emen aiteko Erlijiorik
Basarri eta karrikan.
¿Ta esan du iñork ez dala ause
Jainkoak begiratzea,
Guzierako egiazkoan
Erri bati iraunaztea?
Eta Zerua ezpada egoten
Pozez onlako erriari,
Esan zazute bada orduan,
¿Zeñi egon da besteri?
Aingeruchoak begiratuta
Gipuzkoa ikustean,
Farra egiten du, begigetatik
Malkoak asi arrean.
Eta oraindik dio, malkoak
Chukatu baño lenago:
Ause da erriya. ¡Paradisua!
Beste onlakorik eztago.
|