inprimatu
Chalbador ihizin
Izenburua:
Chalbador ihizin
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
338.zk.
Orrialdea:
4

Chalbador ihizin

 

Aire, Ferdinand

 

 1

 

 Gizona da choroa ta bihotz gabea,

 Barnean, balinbadu plazerren gosea.

 Arimadun batentzat, zer egitatea,

 Hegaztin inozenter bizia kentzea?

 

 2

 

 Tiroka ari denak uso gaichoeri,

 Bere burua ere ez du urrikari;

 Usor egin nahia ein daike berari,

 Hori gertatu zaio aurten Chalbadorri.

 

 3

 

 Urrieta goiz batez, goizik oihanean,

 Ihizin ibilki-ta harma bizkarrean:

 Tiro bat eskapatu zaut uste gabean,

 Zuzen-zuzena sartu zango muturrean.

 

 4

 

 ]ainkoari eskerrak hortan gelditurik,

 Geihagokorik gabe bi erhi mozturik;

 Tiroak hartu balu nunbait barnagotik,

 Egun etzen entzunen kantuz Chalbadorrik!

 

 5

 

 Tiroak hiltzen baitu hatchemanez geroz,

 Berere kolpatuko gaitu aldi oroz;

 Bizi nahi badugu trankil eta uros,

 Harma charra sal eta berririk ez eros.

 

 6

 

 Harma lanjerosa da geihago ezina,

 Ez dea alabainan hiltzeko egina?

 Nik ene malurrean egiten dut zina,

 Beiratuko naizela hemendik aitzina.


inprimatu