inprimatu
Chalbador Bizikletan
Izenburua:
Chalbador Bizikletan
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
339.zk.
Orrialdea:
4

Chalbador bizikletan

 

Aire, Ferdinand

 

 1

 

 Hemeretzi mende eta berrogoi eta bateko,

 Suieta ez da errecha aipatu gabe uzteko.

 Publikatzea bere gostuz dakienari doako,

 Bi pertsutan zertaz den kausa dautzuet esplikatuko.

 

 2

 

 Entzun duzue engoitik ichtripu horren omena:

 Nor den ba bizikletatik Okozen erori dena.

 Orai artean ene ustez ziklizta nintzan lehena,

 Bainan ardura tronpatzen da sobera ausarta dena.

 

 3

 

 Braz aurtengo urteko buruilaren lehenean,

 Donibanetikan goiti arratsalde apalean,

 Airos heldu nintzalarikan bizikletaren gainean,

 Luzifer Okozen guardian zagon bide bazterrean.

 

 4

 

 Erran dezadan Birjina Maria ere han zela

 Ni pasatu lanjerrean galdua nintzan bertzela.

 Mekanika murruer buruz juan zen chimichta bezala,

 Uste nuen cheilen artean betikotz sartzen nintzala.

 

 5

 

 Zorionez izan dira ikusiz ene manera,

 Bihotz oneko jendeak jinak ene altchatzerat,

 Erremersiatzen zaituztet ahalaren arabera,

 Hil ondoan har zitzaitela Jainkoak bere alderat.

 

 6

 

 Enetzat lehen gochoa hau etzikaken nehundik,

 Lurrean zabal-zabala, ukaldiaren ondotik,

 Ezagutza faltatzen ari, tormenta lotu burutik,

 Memento batez uste nuen baninduala mundutik.

 

 7

 

 Machina hunek merezi duenaren arabera,

 Jabeari behar diot hitz bat erran beharrirat,

 Goiti ez dik kurritu nahi, ezin geldi gain behera,

 Hautsi errata moldatu ta juaiten ahal duk saltzerat.

 

 8

 

 Behar derait aitortu izan dukala tupeta,

 Lagun bati sakatzeko hik holako estrumenta.

 Ala ein duk horren gainetik lurrerat erori eta,

 Hiretako einen duela Chalbadorrek testementa,

 

 9

 

 Nahiz ez diren agrados holako errekontruak,

 Dena den ez nau garhaitu aldi huntako guduak.

 Ene ganik entzun dezala notari mila debruak,

 Oraiko aldian oraino, zerra ditzan liburuak.

 

 10

 

 Pertsu hauk ezarri ditut, arras omore onean,

 Guziek kanta ditzatzen publikatzen direnean.

 Etsenplu bat hainizendako bada denbora berean,

 Jakin dezaten nola ibil, tresna horren gainean.


inprimatu