inprimatu
Artzaya, bego mendiyan
Izenburua:
Artzaya, bego mendiyan
Sinadura:
Inzagarai, Ramon (Elurmendi, Donosti)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Intzagarai, Ramon

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
129.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Artzaya, bego mendiyan

 

Inzagaray, Ramon

 

 Ez datoz oraiñ euskal soñuak

 auzo-auzoka mendietatik.

 artzai-mutillak goiz t'arratsalde

 zerizkionak biyotz-barrendik.

 ¡Zenbat poztutzen ginduzen ayek

 gegozenean soro aziyan

 achur t'achurka gogor batzuek

 bestiak berriz makurka layan!

 ¡Ah! baserriko lan-arazoa,

 zenetorkigun arin, leguna,

 zenduenean auzo-laguna

 ardizayaren kanta gozoa!

 bañan artzaya joan dan ezkeroz

 gure menditik beste aldera;

 ez-e apur bat lengo ez gera,

 asnas mugile alaigarriya

 bear du bada lan dagienak...

 ¡betor ortara, artzai-irinenak

 gozo zerion bertitz berriya;

 aitzak lez lodi eta gogorra,

 loreen gisan sentirakorra,

 gogamena lez biyotz-elea,

 naikunda bezin eragillea.

 Mendiz zijoan, jayo ta latza,

 baso illundik igaro erdi,

 bañan ibar ta soroan garbi

 gogaldurikan genduzkan otsa,

 ¿Noraño zoaz, maitatzalleak?

 goibel laja-ta atsekabean?

 ¿Zenek goshotu izaraipenak

 zuk diña goiz ta illun aldean?

 Oraingoaz, gure gogo ernaya

 batzar gustien lege t'ekantak

 or daramazki zedorren kantak

 ez dakit nora, ene artzaya:

 zu zerade-ta, pipaz, abarkaz,

 chapel, chamarraz, gorrikoz prakaz

 odol ta señaz gure sendiya

 mendi goyeko koblakariya.

 

 .........................

 

 Erdal-errira zertara zoaz?

 Zer lezateke zure ojuaz

 aditu garbi ango gendeak

 beste ele ta soñu zaleak?

 an! -euskal-ojuz mintza etzaite

 gure ta zure sendiyen kalte:

 kontu, zaituzten choro iritsi,

 zertako zuade ara begira?

 euskal-mendiyak maite itzazu,

 artaldi dena bildu ezazu,

 t'atoz aguro zure errira;

 inchaur ta urrak, esti ta gasta,

 talo ta esne naikoa jan-ta,

 deadarzgizun gaur, biyar, etsi...

 ¡ah zenbat far-ta zenbat irrintsi!

 

 ..................................

 

 Bakoitzak euzka lurrera griñak, 

 Jaunak damagun mugatik kanpo,

 gure ojuak ez diralako

 ez itz t'ez soñu neurriz egiñak.

 T'ez gera gu-re euskaldun denak

 artzaya bezin eresle onak;

 ta naigo degu; ziñez agiyan,

 eresi ere erdal-erriyan?

 Ez!... emen bertan Jaunak jarriya

 dago doatsu euskal erriya...

 maite itzagun bere mendiyak,

 berdin artzauen borda zuriyak!

 ¡Oh, nere Jauna, gabiltzanean

 zuk gura-ezta, besten echean,

 orduan Jauna, zer negargarri!

 orduan gabiltz estu ta larri

 Choriyak ere baldu kabiya,

 abere denak etzin tokiya...

 eta berean, char edo ona,

 zurekin pozaz bego gizona.

 


inprimatu