inprimatu
Arrantzalea
Izenburua:
Arrantzalea
Sinadura:
Inzagarai, Ramon (Elurmendi, Donosti)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Intzagarai, Ramon

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
116.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arrantzalia

 

Inzagaray, Ramon

 

 Arrantzalia naiz da

 ez daukat dirurik...

 

 Donostiko euskal jaietan sarituba - 1906

 

 Oraindik urrin urrin dagokit

 egun sentiko gozo argiya,

 gabak dituan laņo beltzetan

 goiz arteraņo mende jarriya,

 a zer samintzu onek dakarren

 gaitz zakonare antz t'irudiya,

 animan iņoiz sortu diraden

 neke ta miņen ordu larriya!

 

 Bello benetan maitatu neizke:

 goiz asayaren argi berriya,

 zillar soroan maneatzen dan

 izar doatsu apaingarriya,

 urre matazan ase datorren

 eguzkiyaren agergarriya

 eta laguntzat abek dakazten

 ipar aizecho jostalariya.

 Betor bai goiza, zorionean!...

 alaitu beza berak sortitza,

 sendaturikan auspez dagoan

 lorak senti dun eriyotz gaitza:

 bete lezake berak gaņezka

 gozamen, pozaz bere biyotza:

 izango nuke beretzat beti

 esker oneko ordain oroitza

 joango balira adimenean

 astun dagoan laņo bakoitza,

 argitan doan arrantzaleen

 onrragarritzat nere neurtitza.

 

 Baiņan gabean dagoenean

 zorigaitzean illun lurbira,

 animan ere bastarrak illun

 kutsun daudela nago begira:

 nere biyotzak nabaitutzen du

 odol beltzaren igortzi-jira

 ta eztakit zertan lanbro puzketak,

 datozen onuntz jira ta bira,

 adimeneko muga dontzuak

 lasaitzen diran tontor mendira,

 argitan pleitzu dayon ichaso

 eguzkiyaren jayotokira,

 animak bere maitasunean

 aruntz daraman aurre-mugira

 ezta ezertan iņolaz geitzen

 egun ta gaben ordu neurrira;

 gabarik entanleku gozora

 gogamen denak zuzentzen dira

 uso doaidun, egoz azkarrak,

 pasalariyak legez balira,

 beti illezkor, beti zorion,

 atsedentzen dan leku berrira.

 

 Oraindik urrin urrin dagokit

 egun setiko argi sutsua;

 gabaz illuntze astun batean

 arrantzalia goitzera nua.

 Gabaz bitzetan dijoakio

 ichasoari bere orrua:

 bera da dongai beti malkoaz

 aunditutzen dan dan negar putzua,

 mutil gazteak, lore ziranak,

 galandituan endi gaiztua

 gizon zarraren merezi etzuten

 eriyotzaren obi-zulua,

 eztakit zenbat zenbat zorrostu

 zintzo daukatan nere sentzua,

 bitaundutzeko ichasoaren

 nayera baldres, zantar, ichua!...

 Alaz guztiyaz, arrantzalia

 gabaz chalupan urraz dijua,

 maneaturik laukidarako

 kemen t'ardurez bere besua,

 a zein urruti gelditzen zayon

 begiradatik eche gozua,

 emaste t'aurrak alaitzen duten

 estalpe eder zoramentzua!...

 A zein urruti gogo ta nayak!...

 zenbat bidean amoriyua

 lajatzen daki, irabazteko

 eguneroko ogi pisua,

 ez chaldan, baldres, alperkeriaz

 askok jaten dun irudikua!...

 Zenbat altzen dan lan zartadean

 arrantzalien gorputz sendua

 datorrenean gabaz ta egunez

 bere laneko une t'ordua!...

 nola dijoan bekokiz bera

 izerdiyaren jasa osua,

 aurkestaturik sariya beti

 merezi duan neke dontsua!...

 Ikusi degu aldi danetan

 arrantzalia sariztatua?

 a zenbat aldiz alperrik diran

 jardun, arreta ta lan gogua...!

 zenbat eunetan ikusi diyo

 ekaitz beltzari goibel musua,

 ta arrantzik gabe, trabes bezela,

 echera dator gizarajua!...

 Begoz bai, zer dan eztakitenak

 ichasoaren bits t'amorrua,

 eutzirik gogor, amets gozuan

 illun aldiko pakezko lua,

 bitarte ortan alcha dezaten

 autaturikan larros-lekua,

 chalupan gabaz boga ta boga

 aurrera doyan gizon zintzua.

 

 Mochak dira, bai, lurbira ontan

 gizonak eman leizken sariyak,

 ordaindi nayaz, arrantzalien

 bertute eder onuragarriyak.

 Bertute oyek zerutik datoz

 usoak legez egalariyak,

 esleitu nairik gizon artean

 landa ta soro maitagarriyak

 eta goitikan onuntz datozen

 Jaunaren uso mandatariyak

 a zer abegi ona dioten

 arrantzalien biyotz guztiyak...!

 Biyotz doneak merezi dute

 urrin dagozen leku goitiyak,

 ta ez ditu goitzen, ez milla bider!

 neurtitz abetan koblakariyak

 sinismen gabe, askoren griņa

 egintza char ta lasaikeriyak:

 emen dijoaz biyotz-mugidak,

 sentsu oneko kemen guztiyak,

 fedez bizi dan koblakariyen

 adimeneko indar argiyak,

 goititutzera, mariņel zintzo

 Jaunaren lege maitalariyak:

 oyentzat dira, gogoz ta pozaz

 nere liraren soņu eztiyak.

 

 Eztakit zenbat kantetan goitu

 ichas-erriko gizasemia.

 emaste t'aurrai datorkioten

 laguntza, osasun irazekia,

 arrantzarako egintza zallak

 beartzen dute gizon trebia,

 ichaso charrak sortzen dituan

 eragozpenen garaitzallia,

 beti korayaz guztiz ornitsu

 echeratzen dan gudalaria

 Bere biyotza ezta besterik

 bertutearen jayo-tokia;

 Jaungoikuaren eskuan dauka

 icharopen ta uste bizia,

 osatu dedin beregan beti

 zeru-goyeko borondatia.

 Zenbat bider, bai, landarrak jo du

 bere biyotzan daukan atia

 izanik bera beartsuago,

 a beti goi dan karidadia

 eman oi diyo lagun-urkoai

 ogi erdiyen beste zatia.

 Mariņel onak betetzen daki

 maitaro, leyal, kristau legia,

 eta sarritan eleizachoan

 ikusten detan gizon gaztia,

 nolatan zarra, arpegiz zimel,

 belarriz zorrotz, bizar zuria,

 choko batian, auspez jarrita,

 ederren geitzuz gorde gordia,

 ori da beti-maitatzen detan

 egiyetako arrantzalia...!

 

 Betor, bai, goiza, zorionean,

 betor goizeko argi aurrena

 betor gu gana goizabar geldi

 zillar ta urrea apaintzen dana.

 Betor, bai, goiza...! beste goiz baten

 ispillu eta icharopena,

 betor, beingoan irudi gozo

 atseden beti betikoena...

 Gora biyotzak!... ezta saritzen

 emen, munduan, gure jarduna;

 ezta betiko zorioneko

 ur leyar meaz biyotz utsuna

 alik denborak askatu arte

 argiyazko jantzi astuna...

 Fede donean maita zaitutan

 zeru erdiko izar urruna,

 zatozkit laister, o gloriyako

 betiko goiza, betiko eguna!

 

 ...........................

 

 Arrantzalia ichason dago

 lana meriyoz erdi eriya,

 arrantzalia tresnak besoan

 eudi zakarrez dena bustiya

 echeratzeko ichason dago

 jaso artean bere sariya.

 O Jesus ona, Jaungoiko bera

 arrantzalien antalariya,

 gertatu zazu biyotz ederrak

 merezi duten goza-tokiya!

 


inprimatu