inprimatu
Euskel erriko anai ta arrebak
Izenburua:
Euskel erriko anai ta arrebak
Sinadura:
Intzusai
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Intzusai

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
634.zk.
Orrialdea:
5

Intzusai

 

 Euskal erriko anai ta arrebak

 Agur sutsu bat emanaz nator

 Euzkadi aman semiak

 Gora Euzkadi maitia.

 Bide okerrik ez det nai artu

 Nua zuzen zuzenian

 Uts egiterik baldin badaukat

 Nere mingañ zitalian

 Barkaziua eskatzeizuet

 Biotz-biotzetikan.

 

 Milla zortzireun eta ogeta

 Emeretzigarren urtian

 Gure "fueruak" oztuak ziran

 Euskal-Erriko mendian

 Gure anayak iltzen zebiltzen

 Gudatza zorrotz batian

 Batzuek zintzo jokatzen zuten

 Bestiak faltsokerian

 Arri gogorra auzi izan zan

 Gure aitonen artian.

 

 Denbora artatik eta onera

 Bada biyen bitartian

 Anaya franko iltzaigu bada

 España'rekin batian

 Pilipinas eta Kuba baita

 Afrika aldian

 Guda zorrotzak egonak dira

 Naziyo oyen artian

 Euskal-Erriko anai ta arrebak

 Noizbait esnatu gaitian.

 

 Lenago genduzen erregiak

 orañ errepublika

 Gure aurka dabiltza

 Ezker eta eskubiak

 Gezurretan ez gabiltza ta

 Eskatzen degu geuria

 Alperrik ekarriko dituzte

 Kañoi eta gudariak

 Ez gaituzte ba menperatuko

 Eman arte ba geuria.

 

 Lengo egun baten ikusi degu

 Guk ere Bilbao aldian

 Nola kartzelan sartu dituzten

 Euskal-Erriko anayak

 Demokrazia ezta etorri

 Orañ degu Justizia

 Nola liteke ontzat artu

 Sendi edo famillak

 Etxeko jaun burua makur

 Kanpuan agintariak?

 

 Euskal errian jayo ta aziak

 Guztiok gera anayak

 Kaletar eta baserritarrak

 Aberats eta pobriak

 Zar eta gazte guztiok gera

 Ama Euzkadi'n semiak

 Ernai egon gaitezen guztiok

 Ernai mendigoizaliak

 Ernai Emakume Abertzale Batza

 Ernai Eusko Batzokiyak.

 


inprimatu