inprimatu
Umezurtza
Izenburua:
Umezurtza
Sinadura:
Imaz, E. (Bordari)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, E.

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
149.zk.
Orrialdea:
76

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Umezurtza

 

Imaz, E. (Bordari)

 

 Ba daukat biotzean

 oroitza garratza:

 alaitasunez lerturik

 bor... bor... bor bularra...

 Iñork ez du maitatzen

 umezurtz bakarra:

 ez da munduan ezer

 ez bada negarra...

 

 Jaio ba-nintzan jaio

 nere zori-txarra!

 iñork ez dit esan nai

 nor zan nere ama.

 Jaunak eraman zidan

 nik maite nuana:

 egin bedi nere gain

 berak nai duana.

 

 Aurtxoa nintzanian

 ez nuen nik uste

 iñon izango zanik

 ainbeste naigabe;

 geroztikan ordea

 zenbat ustekabe,

 zenbat negar min eta

 zenbat zotingale.

 

 Arkitzen naizenean

 bakarrik etxean,

 «ama», ots egiten det

 bularra betean...

 Baña ixiltasunak

 beti apal-apal

 erantzuten dit: «Ama

 emendik juan zan».

 

 Oi bizitzaren latza!

 Au etxeko otza!

 Etxetik atera ta

 kanpoan det lotsa.

 Oñaze gordiñ batek

 autsi dit biotza:

 umezurtz gaixoaren

 errukirik ez da.

 

 Aurtxo bat ikustean

 beti irri-parrez,

 neregan esaten det

 biotza negarrez:

 munduan bizi bear

 nere zoritxarrez,

 samiña da bizitza

 amarikan gabez.

 

 Biotza beti larri,

 ta illun gogoa,

 beti negarrez dago

 umezurtz gaixoa:

 neretzako galdu zan

 amaren altzoa,

 betiko izan nai det

 jaunaren aurtxoa...

 


inprimatu