inprimatu
Askok enkargatu nau au erakusteko
Izenburua:
Askok enkargatu nau au erakusteko
Sinadura:
Imaz, Jose
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imaz, Jose

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
640.zk.
Orrialdea:
7

Jose Imaz

 

 Askok enkargatu nau au erakusteko

 Bertso berri batzuek jartzen asteko

 Notiziya etorri da Elizak ixteko

 Guk berriz gogorik ez ori ikusteko

 Gaude eusteko

 Indarrez jausteko

 Egunen bateko

 Ez degun kalteko

 Atiak libre utzi noiz nai joateko.

 

 Elizak itxitzeko daukate idia

 Ori da gizonaren abillidadia

 Guraso zarretatik degun onoria

 Ondo konserbatzia lizuke obia

 Gure poderia

 Sayatzen aria

 Eliza biria

 Libre komenia

 Au da katolikoak degun legia.

 

 Orain lege berriyak biar omen dira

 Aditutzen degunez itxurak dira

 Esaten dituztenak etortzen badira

 Azaldu bear zayo zenbaiti erdira

 Errespetoz jira

 Ez izan kupira

 Ala komeni da

 Egin erretira

 Katolikoak biltzen diran tokira.

 

 Elizak itxitzea pentsatu zutenak

 Zabaldu biar zaitez munduan penak

 Konserbatu ditzagun aita onen ordenak

 Erremate txarra du gaizki dabillenak

 Au nere barrenak

 Desio lukena

 Oker dabillena

 Zuzentzia dena

 Unitu biar degu al dan luzena.

 

 Elizak itxi eta ez datoz gauza onik

 Orrela bizitzerik ez dago personik

 Urte asko juan dira aditu nuen nik

 Zebiltzala gauza ori logratu eziņik

 Orrelako lanik

 Etorriko zanik

 Katolikuandik

 Ez nuen uste nik

 Orrela ez datorkigu bide zuzenik.

 

 Obra gaixtua degu elizak ixtia

 Obe da len bezela berari eustia

 Guraso zarren onra galtzen uztia

 Au ikusi nai dutenak erdiak eztia

 Ori ikustia

 Bizitza tristia

 Jendia nastia

 Endemas gaztia

 Au da ejemplo on bat erakustia.

 

 Nundikan etorri da lege berri ori

 Libertade gaiztotik gauzak diruri

 Errepara deyogun gere buruari

 Ortikan gauza onik etzaigu agiri

 Aita ta amari

 Seme alabari

 Esaten naiz ari

 Egia ugari

 Begiratzeko inozente daguenari.

 

 Elizarengana izan zagun borondate

 Entendimentuz sano geraden arte

 Ango ministruakin ere biar degu parte

 Egunen baterako ez da izango kalte

 Zenbat inozente

 Dabiltz malamente,

 Baņa egin puerte

 Kapaz geran arte

 Bestela oyek danak galdu biaute.

 

 Zenbat persona geran ainbeste jeniyo

 Baņa guziyetara ez naiz oso piyo

 Eliza alde ta nai irten kontrariyo

 Griņa gaiztoak gallendu dirala meriyo

 Arturik oriyo

 Dabiltza seriyo

 Baņa ez du baliyo

 Arimak au diyo

 Apaizak dira gure botikariyo.

 

  (Jarraitzeko)

 


inprimatu