inprimatu
Gora euskara
Izenburua:
Gora euskara
Sinadura:
Illarramendi, Jose Damian - Izeta, Jose Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Illarramendi, Jose Damian
Izeta, Jose Mari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
862.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gora euskara

 

Illarramendi, Jose Damian - Izeta, Jose Mari

 

 1

 

 Zahar eta gazte, andre ta gizon

 goaz zuek agurtzera

 festa giroa sortu dezagun

 gu kantuz hasiko gera

 Gai bat aukeratuzeko ere

 Izandu degu aukera:

 hamar bertsotan emengo dugu

 hizkuntzeren egoera.

 

 2

 

 Euskal Herrian' baditugu gaur

 bi hizkuntz biok batian

 erdera beti gainetik eta

 euskera berriz azpian.

 Gure mintzaira ateratzeko

 hasi gaitezen lanian

 bestela erderek sartuko digu

 gure euskera lurpian.

 

 3

 

 Euskara degu Euskal Herriko

 arbaso zaharren hizkuntza

 harek hil dira pixkanaka ta

 gelditu da umezurtzar

 Tristuraz eta negar malkotan

 eskatzen digu leguntza:

 mintza zaitezte denok euskeraz

 ta idnartu nire ikaskuntza

 

 4

 

 Ikusten dugu Euskal Herrian

 dadukagun diglosia

 hori da hizkuntza bat bestearen

 gainetikan egotia

 Pena haundia ematen digu

 euskera hola ikustiak

 mintza gaitezen gure hizkuntzan

 ez badegu nahi galtzia

 

 5

 

 Aiton kezkati batek lenguan

 guri esan zigun hola:

 «Erdaratiko hitzez josia

 daukazute Ikastola.

 Gazte Maiteok badaukazute

 euskaldunaren odola

 pentsa ezazute gure hizkuntza

 arrixku handian dagola».

 

 6

 

 Hemen guztiok esaten degu

 gu Euskaldunak gera

 baina ez degu ezer mintzatzen

 euskaldunaren hizkera.

 Alde batera utzi dezagun

 gazte guztiok erdera

 bai herrion ta bai Ikastolan

 mintza dezagun euskera.

 

 7

 

 Aspaldi hontan oso nahasturik

 omen, dabil euskalduna

 ez duelako hizkuntzarengan

 lehen hainbat leialtasuna.

 Izan dezagun herriarengan

 kupira ta maitasuna

 gure indarrez lortu behar degu

 herrian askatasuna

 

 8

 

 Etsaiak ere gogor dabiltza

 zaunkaz gure aldamenean

 aspaldi xamar jarri gintuzten

 horiek bere menpean.

 Baina euskara behar bezala

 lanean hasten denean

 errespetatu beharko gaituzte

 GEU izatea lortzean

 

 9

 

 Parlamentariak Madridera

 juan-etorrian dabiltza

 Euskadi askatuko dutela

 hori da betiko hitza.

 Promesa asko ekintza gutxi

 ta beti erderaz mintza

 hemen euskera hiltzen bazaigu

 alper alperrik gabiltza.

 

 10

 

 Azken aldean nabaritzen da

 zerbaitxoren aldakuntza

 eta guztiok eskaini behar

 diogu gure leguntza.

 Gazteri dena elkartu eta

 jaso dezagun goruntza

 Gora Euskadi, gora euskera

 gora euskaldun hizkuntza

 


inprimatu