inprimatu
Mendizale
Izenburua:
Mendizale
Sinadura:
Ilintxolazabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ilintxolazabal

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
14

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mendizale

 

Ilintxolazabal

 

 Udaberri edo udarako egun diztikorretan,

 jai meza goiztarra, zintzo, entzun ondoan,

 nolako atsegiņa sortzen da biotzian

 mendibidea arturik goizeko otz giroan!

 

 Mendi kirola dan osasungarria!

 bere tontorrean, beti, aize leguna;

 egalean, berriz, itzaltzeko egarria

 arkitzen da, maiz, iturritxo kutuna.

 

 Alde guztietara, zelai orlegiak

 eta artalde ugariak larrean.

 Zuaitz adarretatik abeslari txoriak,

 beren Egillea aintzatzen poz-pozean.

 

 Mendizaletasuna dan ezti eta gozoa!

 aize garbiaz birikak betetzen!

 Baita ere, mendian, bazkal-ondoko loa,

 pago mardulak, itzala digula eskeintzen!

 

 Inguru danetan lore eta garo usaia;

 ango ikuspegi ederra, ezin genezake uka.

 Mendi-bide zear dijoa gaztedi alaia,

 basetxe zuri politak, igaroaz txistuka.

 

 Gaurko ibilketa, ezta izan laburra!

 -eguzkia, iristen dijoa bere lo-kabia-.

 Larranbillo usaintsuaz apaindutako agurra

 ibar artean galdu da... Mendi maitea!

 

 ***

 

 Mendian ezta entzuten irrintzirik

 ezta ere, eztitsu, txistu soiņua.

 Gaur ez da aditzen abestirik,

 ezpada bei edo idien marrua.

 

 Bada, atzoko mandizale garbia,

 bere labe edo lankai'aren aurrian

 lanean dabil, urdiņez jantzia,

 esku ta arpegi zikiņez, bere lantegian!

 

 Baiņan, astiro, elduko da igandea;

 (jai ospatsuak ere izaten baitira).

 Egun zorionasu ortan pozez betea,

 makilla arturik, esango du: "noan mendira!"

 


inprimatu