inprimatu
Izotz eta edur
Izenburua:
Izotz eta edur
Sinadura:
Ilintxolazabal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ilintxolazabal

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1959
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
10-11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Izotz eta edur

 

Ilintxolazabal

 

 Ilbeltza eskeintzen ari zaiguk, izotz eta edur,

 eta neurtitza detala sutarako egur,

 olerkaritzan egin nai nuke oso labur,

 adimena berotzeko; baiņo nauk bildur,

 esango ote dizkian ik ainbat gezur.

 

 Orregaitik, Antonio, nik -burua txit makur-

 ire urtebetetzean ematen dizkiat xamur,

 milla zorion; eta biotz biotzetik, agur!

 

 Gaurko egunez, zenbat urte? aurtxo eder bikain,

 orain zillarra agiri dek ire buruan gain;

 eta gaiņera ago mutil zarren lendakari.

 Txokor bat bialdu dakiok Romualdo Deunari.

 

 Sabelak ematen ziguk naikoa lan,

 eukitzen, aukeran, ondo betea.

 Gaiņera, Bako, jainko ardozalea,

 Kupel baten gaiņean zebillek egan,

 esanaz: Ene...! nere lagun maitea,

 jarrai, jarrai, nik asitako bidea,

 ta mama goxoa gogotikan edan".

 

 Gaurdanik, ez dek ezkontzeko asmorik

 emakumeak, berriz, senarra artu nairik.

 Legortuko bailira lurbirako maastiak,

 euren atzetik ibilli bear mutilzar guztiak.

 

 Eta orduan, nere lagun laztana,

 aukeratuko gendukek, andregai koxkor bana

 


inprimatu