inprimatu
Udaberria
Izenburua:
Udaberria
Sinadura:
Ilintxa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ilintxa

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
729.zk.
Orrialdea:
2

Udaberria

 

Ilintxa

 

 Danon gogoko "Udaberria"

 gurekin zera, ¡Ongi etorria!

 Amaikatxo zuri itxoiten

 ludian oi-da egoten.

 

 Neguaren ondoren ederra

 "Udaberria" zu izaten zera

 Aurreko eguraldi-otz aiek danak

 aazten dizkigu zure etorrerak.

 

 Egun-sentiarekin batera

 nabaritzen da eguzki diz-dira

 Eta txoriaren abesti ederra

 goizago dator gure artera.

 

 Baso, mendi ta loretegiak

 lorez betetzen daude asiak.

 Soro eta zelai ederrak

 dakusgu oriegiz estaliak.

 

 Benetan zera alaigarria

 gure arterako "Udaberria"

 Zuk dakartzun margo orlegia

 da, apaindutzeko Euskal-erria.

 

 Zure aize osasuntsuak

 odol-berritzen ditu gaixoak

 Zure etorrera onek sendatuta

 badaude pranko pozez beteta.

 

 Mendi gañetan artzaiak alai

 naikoa eragin-naian euren ardiai

 jaioko zaizkion arkumetxuaz...

 egun da gabaz oldoztuaz.

 

 Eguzki, lora, abesti, arkuma,

 mendi, soro, zelai, orlegi dana

 Gauza oien iturria

 zu zera... ¡Udaberria!

 


inprimatu