inprimatu
Gabon-bertso berriak
Izenburua:
Gabon-bertso berriak
Sinadura:
Ikimaku
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ikimaku

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
460.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gabon-bertso berriak

 

Ikimaku

 

 1.

 

 Badator ordua

 maitasunezkoa

 kanpai triste batzuen

 amabitakoa.

 

 Lurpean dago gaur

 gizonen gradua

 ez bai degu maitatzen

 aldamenekoa.

 

 2.

 

 Gizon bat jaio zan

 koskak berdintzeko

 arkaizpe illunean

 azaldu zan Kristo.

 

 Haren kontsejua

 alkar maitatzeko

 txiki eta haundiak

 pareratutzeko.

 

 3.

 

 Haurtxo txiki hura

 haunditu zanean

 zintzilik jarri zuten

 Golgota mendian.

 

 Azken arnasaren

 momentu berean

 "Barkaiezu deneri"

 zion Gurutzean.

 

 4.

 

 Gabonak dira ta

 zertan ari naiz ni

 garizuma kontuak

 azaltzen zueri.

 

 Agertu nahi nuke

 argi eta garbi

 zer gertatzen zaion

 egi zaleari.

 

 5.

 

 Ez zaitezten asper

 bukatzera noa

 bainan entzun zazue

 nere erregua.

 

 Izateko denok

 maitasun beroa

 eta ez baztertzeko

 pobre ta txiroa.

 

 6.

 

 Denda guztietan

 jostaillu politak

 Erregeak datoz ta

 zabaldu leihoak.

 

 Pozik ikusten dituk

 negozianteak;

 goibel eta tristerik

 lagun langilleak.

 

 ***

 

 1.

 

 Oitura zarrak

 badute oraindik

 indarra gure artean.

 

 Hori dala ta

 hemen gabiltza

 bertsoz eta kantuetan

 Gabon usaia nabaitzen degu

 ata eta leiho danetan.

 

 Zerbait haundia ospatzen dala

 esango nuke gau honetan.

 

 2.

 

 Bixigu errea labean dago

 konpota berriz leihoan.

 

 Laister bilduko gera guztiok

 sukalde epel goxoan.

 

 Abenduaren ogei-ta-lauak

 elkartzen gaitu maiean,

 herri osoa bildu gaitezen

 pakearen atarian.

 

 3.

 

 Laiņo illunez estalirikan

 ikusten degu herria,

 langille asko balantzan daude

 hauxen da gure larria,

 

 Gauzak okertu zaizkigu eta

 dator istillu gorria,

 ikus zazue nolakoa dan

 langillearen saria.

 

 4.

 

 Mendiko ontzen oihuarekin

 elkartzen gera gau hontan

 eta karraxi egiten degu

 hotzaren atzaparretan.

 

 Zuzentasunik ez da ikusten

 jaun haundien empresetan,

 pixu guztia jartzen bai dute

 mendekoaren gaiņean.

 


inprimatu