Ene ama euskera
Igartza, E.
Biotz muņaren
erro sakonetik,
odol erreka
amilka!
Samin sabelean jaioa.
Miņaren ezpata:
Ama.
Ene amari
ikustaldi nik gaur.
Ez nuan uste
ain xaar zanik,
ez nuan uste,
ain ama goxo, eder,
xamur nuanik!
Mendi gallur artean,
etxe urtetsu batean
bizi da ene ama.
Intxaur, gaztain, aritz,
pago, lizar, gorosti,
inguruan esi.
"Seme, seme, -zion gaixoak-
bizitz atarian nago...
urte asko ditut gain,
bizi nai...
Zuen arnas laguntza nai!
Bestela laister azken agur.
Nik, erio bildur!
Goiko Jaunak ez nai
-gizonak, batzuk, bai-
ni lur biurtzerik,
illotz ikusterik.
Nola ba, nola naiko,
Itz Betikorraren
pusketa, pusketatxo
naizelarik!
Illa lkusten ba nauzute,
jakin, seme:
zuen zabarkeria
dutala eraille.
Eortzi nazazute
aritz oņetan,
Gernikakoaren seme balitz,
zein pozik atseden
eusko ametsetan!
Nere illobian
Gurutze bat bego,
tinko,
sinismenaren ezaugarri.
Euskaltasunaren agiri,
beukat
asaben illarri.
Nitaz, zuek,
semeak!,
ez gogora.
Zuen zabarkeria
baiduket eraille".
"Ama, Ama, -nion negarrez-
ixo, ixil zaitez!"
Baņan berak jarria:
"Ai! Seme, ai!
Asko zerate zintzoak, bai,
zuen artean batzuek,
seme galduak,
nitaz aztuak...
sasi-amaren atzetik,
ni beraien Ama izanik!
Nik orduan:
"Egia da, Ama.
Zure sabelean sortuak,
Aitor gure aita...
egiz, zureak gera.
Zure bularrak
aurtzaroan xuspertu
gure euskal indarrak!
Seme gaituzu,
Ama zaitugu.
Gure arnas laguntza
Arnastu, Ama.
Il, ez.
Piztu egingo zera!
Zu iltzea utzi baņo,
guk, lenago
odola emango
il, ilko gera.
Badatorkizu
pizkunde eguna,
orduan dizdiratsu
zure aurpegi leguna.
Ill-arriaren ordez,
Euskal mendietan,
gurutzetan,
urrez idatziko:
"Il zorian zegoana,
gure Ama,
piztu da betiko.
Euskaldun zintzoen arnasak
piztu dute.
Sasi-ama bazterturik,
gure Ama, garaille":
Ikusi ba zenu
bere aurpegia ikusi:
udaberriko lore,
lillurakoi, apal, eze...
urteen beatzak idatzirik,
ximur milla;
baņan ain da, ain,
eder liraiņa!
Ene Amaren izena:
EUSKERA.
|