inprimatu
Orra bertso batzuek
Izenburua:
Orra bertso batzuek
Sinadura:
Igantzi, Paulo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Igantzi, Paulo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
837.zk.
Orrialdea:
39

Orra bertso batzuek

 

Igantzi, Paulo

 

 Orra bertso batzuek

 nik Lesakan neurtu,

 nere samintasuna

 naizikan agertu,

 euskaldun asko euskeraz,

 nola dan aspertu,

 beren izkuntza utzita

 besterena artu.

 

 Itz politak baditu

 euskera gaxuak,

 ondo esan ezkero

 dira ain goxuak,

 ezpaditugu ematen

 zaitzera pausuak,

 negar egingo dute

 lengo gurasuak.

 

 Nere esan guztiyak

 ez dira sartuko,

 erderaz ari dira

 gaur jaio orduko,

 gure euskera gaxua

 dipute galduko.

 

 Estranjeriyan dute

 euskera zabaldu,

 bere erriyan berriz

 aspaldiyan auldu,

 euskaltzale geranak

 dezagun lagundu,

 lengo zarrak utziya

 ez dadiyen galdu.

 

 Baditut iru ogei ta

 emezortzi urte,

 euskera zabaldutzen

 beti orain arte,

 berengatik egin det

 makiņa bat neke,

 orain au galdutzia

 min artuko nuke.

 


inprimatu