inprimatu
Aize, aize
Izenburua:
Aize, aize
Sinadura:
Idirin, Maite
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Idirin, Maite

Argitalpena:
Anaitasuna.
Urtea:
1968
Argitalpenaren urtea:
Alea:
168.zk.
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aize aize

 

Idirin, Maite

 

 Aize, aize,

 ekar neri euria;

 aize, aize,

 kanta neri kanta.

 Lantzen dodan lurra

 lar triste dago,

 su bizitan dago

 nere biotza.

 

 Nekazariak pentsetan dau

 bere lur pobreetan,

 ez daukala zer jana

 bere semeentzat. (bis)

 

 Nere lau beltxuek,

 nere zazpi arkumek, ai!

 noruntz goaz, ene!

 Nere lur maitea,

 nere pauso illa, ai!

 noruntz goaz, ene!

 Fedeak saldu,

 il gura gaitu.

 

 Aize, aize,

 bil egizuz laiņoak;

 aize, aize,

 egin negar; zeruak,

 entzun artzaiņaren

 otoitza, arren!

 

 Ibarreko aize,

 freskotu naizu.

 Aize, aize,

 aize...

 


inprimatu